Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ramón Rubial Fundazioa

Idoia Mendia: “Euskal gizartean inposizio, sektarismo eta zatiketa ahalegin oro lehertuko duen harresia gara”

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak erailketa terroristen helburu politikoa gogorarazi du Enrique Casas. Un socialista entre balas [Enrique Casas. Sozialista bat balen artean] liburuaren aurkezpenean

1. argazkia
Bárbara Dührkop, Idoia Mendia y Pedro Ontoso | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak krimen terroristen helburu politikoa eta sozialistak fisikoki desagertzeko era azpimarratu du, eta esan du Enrique Casasen bezalako erailketa estrategia horren parte zela. “Hori da terrorearen historiaren zentzu politikoa. Ezberdina dena txikitzeko ahalegina, sozialismoarekin ahalegin oso zehatza izan zena, desager gintezen. Euskal gizartean inposizio, sektarismo eta zatiketa ahalegin oro lehertuko den harresia ginelako eta garelako”, azaldu du Ramón Rubial Fundazioak Pedro Ontosoren Enrique Casas. Un socialista entre balas [Enrique Casas. Sozialista bat balen artean] izenburuko liburuaren aurkezpenean.

Idoia Mendiak argitalpenaren egilearekin eta Bárbara Dührkop-ekin, senatari sozialistaren alargunarekin, partekatu izan du ekitaldia. Ramón Rubial Fundazioko presidenteak, Eider Gardiazabalek, ere parte hartu du era birtualean. PSE-EEko buruzagiak 1984an Komando Autonomoek burututako erailketaren sinbolismoa nabarmendu du.

“Enrique Casas sozialista zelako erail zuten. Aurpegia emateagatik erail zuten, udal bakoitzetik eta kalean basakeriaren aurrean erresistente demokratikoen altxamenduaren buru izateagatik. Irungo Udalean gordinki adierazi izan zen altxamendu horrek herritarrak bereganatu zituelako erail zuten. Ordutik sozialistek gobernatzen dugu herri horretan, hain zuzen ere. Giza eskubideak errespetatzetik kanpo zen terrorearen edozein erantzun politikoki salatzeari ekin ziolako erail zuten. Izan ere, egia da, lehen minututik egon zen GAL erakundea arbuiatzen", adierazi du lehendakariordeak.

Idoia Mendiak Gernikako Estatutuaz egindako defentsa ere azpimarratu du, eta terroristek nahi zutenaren kontrakoa lortu zutela: “Hemen jarraitzen dugu sozialistok. Inork ez gintuen bota. Eta gobernu guztietako protagonistak gara. Gaur egun, Euskadin ekimen bat aurkeztu nahi duen orok kontuan izan behar du alderdi hau".