Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Abian da Eusko Legebiltzarraren XII. Legegintzaldia

Idoia Mendiak esan du “akordio zabalak, betorik eta bazterketarik gabeak” lortzea bilatuko duela, izan Gobernutik izan oposiziotik

Txarli Prieto sozialista hautatu dute euskal ganberaren lehen presidenteorde

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, instantes antes de iniciarse la sesion de constitución del Pleno del Parlamento Vasco | Foto: Parlamento Vasco.

Eusko Legebiltzarraren XII. Legegintzaldia gaur goizean jarri da martxan osoko bilkuraren eratze-saioarekin, Covid19aren krisiak eragindako higiene eta segurtasun neurriak tarteko.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izan da eserlekua hartzen lehen parlamentaria. “Hau sentsazio arraroa. XII. Legegintzaldi honen lehen parlamentaria izatea egokitu zait, eserlekua hartu duen lehena. Osoko bilkura aretoa hutsik zela sartu naiz, eta beste 74 parlamentariak nola sartzen ziren ikusi dut neure tokitik, zeintzuekin Eusko Legebiltzarraren historiako egoerarik ezohikoenari aurre egiteko adostu, aritu eta asmatu beharko baitut", azaldu du bere Facebook orrian saio amaieran.