Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2023ko euskal aurrekontuak

Idoia Mendia: “Eskubide gehiagorekin, babes gehiagorekin eta pertsona guztientzako aukera gehiagorekin erantzuten dugu”

Lehendakariordeak Lan eta Enplegu Sailaren aurrekontuak aurkeztu ditu, eta 1.107,8 milioi eurokoa izango da, %18,3 gehiago

1. argazkia
La Vicelehendakari y consejera de Trabajo y Empleo, Idoia Mendia, durante la comparecencia en el Parlamento Vasco para explicar los Presupuestos vascos de 2023 en su correspondiente departamento | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia lehendakariordeak azpimarratu du berak zuzentzen duen Sailaren 2023rako Aurrekontuek “eskubide gehiagorekin, ahulenentzako babes hobeagoarekin eta pertsona guztientzako –langile zein langabetuentzako– aukera gehiagorekin” erantzun nahi diotela ziurgabetasunak markatutako errealitate bati. Zehazki, %18,3 igoko dira aurreko urtearen aldean.

#presupuestos erantzunak espero dituzten pertsonak dira, zifrak bainoago. Gaur @PVasco_EuskoL-en azaldu izan ditut erantzun berri batzuk #innovación-en, talentuan, #igualdad-ean, #diálogo-an eta gizarte kohesioan.  pic.twitter.com/zsd4cO5Cbd

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 2, 2022

Buruzagi sozialistak Eusko Legebiltzarrean azaldu du Lan eta Enplegu Saileko kontuak “inbertsio gehiago, berdintasun gehiago, berrikuntza gehiago eta elkarrizketa gehiago” ekarriko dutela. 1.107,8 milioi euro izango dira osasunaren bermearen, ekonomia eta enplegua suspertzearen eta inor atzean ez uzteko konpromisoaren aldeko apustua sendotzeko.

Idoia Mendiak gogorarazi du ezen, zailtasunak zailtasun, Euskadi %7,9ko langabezia-tasarekin heldu dela une honetara, 34.770 pertsona gutxiago direla langabezian eta 40.000 afiliatu gehiago Gizarte Segurantzan, mugagabeko kontratazioak igoera historikoa izan duelarik (%31,19 kontratu berri gehiago azken hilabetean) eta aldi baterakoa 8 puntu baino gehiago jaitsita urte batean. Horrez gain, soldata-arrakala lau puntutan murriztu da legegintzaldi honetan.

Eskubide gehiago, pertsona guztientzako aukerak eta ahulenentzako babes gehiago duten Aurrekontu bat aurkezten dugu
📈%18ko igoera, Inbertsio, Berrikuntza, Berdintasun eta Elkarrizketa gehiagorekin
💶1.107 milioi euro #HacemosEuskadi

🗣️Lehendakariordea @IdoiaMendia pic.twitter.com/cNUT6tscLI

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) May 2, 2022

Lehendakariordeak honako ardatz hauek aukeratu izan ditu Euskal Ganberan Aurrekontuak aletzeko: Euskadin eraldaketa inklusiboa eta berdinzalea (laneko osasuna, ekintzailetza, berrikuntza, prestakuntza eta talentua) finkatzeko inbertsioa, inbertsioa pertsonetan (gazteak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak eta inklusioa), inbertsioa kohesioan (enplegua eta diru-sarrerak bermatzeko sistema) eta inbertsioa elkarrizketa sozialean.