Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Ziurtasunak, eta ez ziurgabetasun berriak, ekarriko dituen Eusko Jaurlaritza bat nahi dugu, zerizan nazionalistetan distraituko ez den bat”

• PSE-EEko hautagaiak herritarren babesa eskatu du “ezkerreko politikak” egingo dituen Exekutibo bat eratzeko, eta legegintzaldi honetan alderdiak eskainitako “egonkortasuna eta lasaitasuna” nabarmendu du

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Idoia Mendiak, Euskal Sozialistentzako babesa eskatu die gaur herritarrei “hurrengo Eusko Jaurlaritzak ezkerreko politikak" egin ditzan eta “ziurtasunak, eta ez ziurgabetasun berriak eskaintzea” bermatu ahal dezan. “Ez dadin distraitu nazionalisten zerizanetan eta konponbideak eskaintzera zuzen dadin osasunarentzat eta susperraldi ekonomikorako; anbulatorioetako, ikastetxeetako, gure enpresetako arazoak konpontzeko, inor atzean ez gelditzeko, horretarako eskatzen dugu botoa sozialistok", zehaztu du. 

Gure babesak biderkatu nahi ditugu, ziurtatzeko hurrengo gobernuak ezkerreko politikak egin ditzan, ziurtasunak eta ez ziurgabetasun berriak ekar ditzan, zerizan nazionalistetan distraitu ez dadin. Horretarako eskatzen dugu botoa. @PSOE @PSEBizkaia #IdoiaLehendakari #12J pic.twitter.com/og6FcIW3hi

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 1, 2020

Idoia Mendiak mitin batean hartu du parte Santurtzin Mikel Torres Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusiarekin eta Juan Andrades herriko bigarren alkateordearekin batera. Bere hitzaldian, "ezker fidagarritzat” aurkeztu du alderdia eta legegintzaldia “agenda sozialari” eskaini izan diola gogoratu du, duela lau urte hitz eman zuen moduan eta “distrazio nazionalistei” aurre eginez.

Hala, bere alderdiak ekarri izan duen "egonkortasuna eta lasaitasuna" aipatu ditu, eta baita Eusko Jaurlaritzan egin izan duen lana ere "herritarren arazoak konpontzeko eta Euskadi etorkizunerako prestatzeko". “Eta horren emaitza da langabezia gutxitu izan dugula, 16.000 kontratu baino gehiago erregularizatu izan ditugula, etxebizitzarako eskubidea Espainiako beste inongo bazterretan ez den bezala zabaldu dugula, eta turismoa sustatu eta zerbitzu publikoak indartu izan ditugula”, zehaztu du.

Hurrengo legegintzaldiari begira, krisia aukera bihurtzearen alde egin du, “zain egon ezin diren premiatasunei erantzuteaz eta XXI. mendeko trena hartzeko behar diren erreformak azkartzeaz gain”. “Sozialistok, izan ere, ez dugu mugatu nahi dagoena kudeatzera; Espainiako Gobernutik –enpresak eraldatzeko inbertsio-planekin– eta Europatik mahai gainean jartzen diren baliabide guztiak aprobetxatu nahi ditugu, milaka milioi mugiaraziko baitituzte ikerketan, osasunean eta hezkuntzan inbertitzeko”. “Eta hauteskunde hauek aukera paregabea dira indartsuago ateratzeko", esanez amaitu du.

PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak, Mikel Torresek, uztailaren 12ko hauteskundeek duten garrantzia azpimarratu du. “Lau urtetan gau eta egun egin izan dugu lan herritarren arazoak konpontzearen alde, eta helburu horixe izango dugu hurrengo legegintzaldirako ere. Eta Alderdi Sozialista indartsu batekin, akordioak lortzeko gai dena eta egonkortasunez gobernatzeko babesa duenarekin, jarraitu ahalko dugu defendatzen publikoa dena, esaterako mundu guztiarentzako arreta eskainiko duen osasun-sistema bat”, esan du.