Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Botoa eskatzen diegu berreraikuntzan zentraturik eta ez bandera endredoetan eta suminduran egongo den Gobernu bat nahi duten euskaldun aurrerakoei”

• PSE-EEko hautagaiak hautetsontzietara joateko dei egin du “Euskadiren patua zoriaren esku ez uzteko”, eta “Euskal Sozialistek zenbat eta babes gehiago izan, liskar gutxiago eta akordio gehiago egongo direla” azpimarratu du
• José Luis Ábalos Garraio ministroak eskuinaren aurka egin du, pandemiaren kontrako “borrokan lagundu beharrean nahiago izan duelako Gobernua eraisten saiatu”

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Euskal Sozialistei babesa emateko eskatu die “aurrerakoi sentitzen diren eta berreraikuntza sozialean zentraturik egongo den gobernu bat nahi duten eta distrakziorako, banderen inguruko endredorako eta liskarrerako garaia ez dela uste duten, konponbideetarako, akordiorako eta gizarte kohesiorako garaia dela uste duten herritar guztiei”. Datorren igandean hautsontzietara joateko dei egin ondoren "Euskadiren patua zoriaren esku ez uztearren”, PSE-EEren hautagaitza "gobernatzen dakien ezker arduratsu eta ez-nazionalistarena dela” azpimarratu du. “Zenbat eta babes gehiago izan, liskar gutxiago eta akordio gehiago izango dira, herritarren mesedetan”. 

 Botoa eskatzen diegu berreraikuntzan zentraturik eta ez bandera endredoetan eta suminduran egongo den Gobernu bat nahi duten euskaldun aurrerakoei.#VotaIdoia #VotaPSE#IdoiaLehendakari #12J #U12 pic.twitter.com/gDxreAEoCW

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 6, 2020

Idoia Mendiak ekitaldi bat burutu du gaur Barakaldon José Luis Ábalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro eta PSOEren Antolakuntzako idazkari denarekin. Ekitaldian, sozialisten espazio zentrala aldarrikatu du Idoiak, “hortik kanpo bi aukera baino ez direlako geratzen: nazionalismoa, bere bertsio guztietan, edo Díaz Ayusoren gobernu eredua, eskuin eta ultraeskuinen batuketarena”, esan du.

Bi alternatiba horien aurrean, hauteskunde hauetan “Espainiako Gobernuan sozialisten proiektu aurrerakoia indarturik” irtetearen alde egin du, eta Gobernu horrek “aliatu seguru bat izan dezala, partekatzeko prest den Eusko Jaurlaritza bat, alegia”. “Gure arerioa desberdintasuna da, eta gure proiektua bidezko irteera bat, guztiok batera eta guztiok kabituko garen Euskadi batean”, gaineratu du.

“Bazterketarik gabeko elkarrizketa eta betorik gabeko akordioa” azpimarratu ditu berreraikuntzan aurrera egiteko “arrakastarako eredu bakar" gisa, “soilik ezberdina denarekin aurkituz atera ahalko dugulako herri hau aurrera jendearen arazoak konpontzeko”, esan du. “Sozialistok hemen, Euskadin, egiten hasi ginena Espainia osoan praktikatzen duguna da. Eta formulak arrakasta du. Arrakasta duen formula bakarra”, gaineratu du, nola jokatu behar den azaldu aurretik: “lasaitasun handiz, iraindu gabe, herritarrek lehendik ere dituztenei ziurgabetasun eta arazo gehiago dakarzkiokeen proposamen bakar bat ere gabe”.

José Luis Ábalosek, bere aldetik, Gobernuak pandemia bitartean burututako kudeaketa defendatu du eta oposizioko alderdiak kritikatu ditu, Covid-19aren kontra “borrokan lagundu beharrean eurentzat aukera aparta izan zitekeena baliatu zutelako gobernu konstituzional eta legitimo bat eraisten saiatzeko". “Batzuk herritarrak egoera horretatik lehenbailehen eta onik atera zitezen ahalegindu ginen bitartean, eurak 'zenbat eta okerrago eta hobeto'ra jokatu zuten; eta orain, herrialdea berreraikitzeko unea denean, orain ere eskuina ez da hor”, salatu du.

Alfredo Retortillok, Barakaldoko Udaleko alkateordeak, pandemia garaian sozialistek Espainiako Gobernuan egindako lana nabarmendu du, baina baita udaletan eginikoa ere. “Inguruabar oso zailetan erantzun diote, eta laguntza gehien behar zutenei erantzun diote, gainera; izan ere, badakigu garai makurretan batzuk beste batzuk baino gehiago nozitzen dutela, eta badakigu bereizten premiazkoa eta garrantzitsua dena. Inork ezin du esan Alderdi Sozialista makurtu egin zenik eta polemika antzuetan distraitu zenik; beste askok ezingo dute hori esan”, adierazi du. Horregatik, PSE-EEri babesa emateko eskatu du hauteskunde hauetan, “inor atzean gera ez dadin”.