Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Susperraldi ekonomikorako prestatzen ari gara, iritsiko delako, aurtengo hau urte oso gogorra izango den arren pandemiagatik”

Idazkari orokorra eta lehendakariorde denak langabezia murriztea eta enpleguaren kalitatea jarri ditu helburutzat arabar militanteekin burututako topaketa telematiko batean

1. argazkia
Idoia Mendia, Secretaria General del PSE-EE y Vicelehendakari |foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, adierazi du Euskal Sozialistentzat lehentasunezko eginkizuna dela “susperraldi ekonomikorako eremua prestatzea”, ziurrenik Covid-19aren pandemiaren ondoren gertatuko dena. Eta langabezia murriztea eta kalitatezko enplegua sortzea, errentei eustea edo Lanbide zerbitzu publiko eraginkorrean bihurtzea azpimarratu ditu sozialistak legegintzaldi honetan buru belarri ari diren eginkizunen artetik.

“Egungo premiei erantzuna emateaz gain, hemendik lau urtera sozialistok egoerak eskatzen zuenaren pare egon ginela herritarrei esateko moduan izateko lanean ari gara. Aurreko krisietan bezala, lepo konprometitu gara oraingo honetan ere, eta langabezia murriztea lortu dugu, kalitatezko enpleguarentzat baldintzak sortzea, errentei eustea... Aurtengo urtea oso gogorra izango delako. Pandemiatik aterako gara, horixe baietz, baina kosta egingo zaigu suspertzea. Susperraldi horretarako eremua prestatzen ari gara", azaldu du.

Idoia Mendiak Arabako afiliatu sozialistekin izandako bilera telematiko batean hartu du parte (laster gipuzkoarrekin eta bizkaitarrekin ere egingo du), eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan ezarri dituen lehentasunak eta Euskadirako Aurrekontuak onartu ondoren 2021 honetan zabaltzen diren aukerak zehaztu ditu.

“Erantzukizun itzeleko une batean gaude, eta sozialistok ari gara hartzen erantzukizun hori, Gobernu guztietan hartu ere. Errotuen den alderdia izateaz harro garela, gainera, Euskadin sozialistak garenetik 135 urte etengabe betetzen ditugulako, ahulenak babesten eta lur honen eraldakuntzarako eta herritarren aurrerabiderako laguntzen. Herritarrek behar duten alderdia gara. Une zailenetan egoerak eskatzen duen pare egoten dakiena. Euskal ezker arduratsua une korapilatsuan”, esan du.

Lan eta Enpleguko sailburu ere denak pandemiaren gisako egoera sozial eta ekonomikoki katramilatsuari aurre egiteko Euskal Gobernuak duen egonkortasuna nabarmendu du: “Gobernu egonkorra eratzea lortu dugu, bide-orri argi bat duena eta sozialistek hauteskundeetan hartu genuen konpromisoko guztia jasotzen duen programarekin: egonkortasuna ematea ziurgabetasun garaietan; Euskadi ekonomikoki eta sozialki erreskatatzea oraindaino ezagutu izan dugun krisirik handienetik; Euskadiren behin betiko eraldakuntza bultzatzea, eta gure langileak eta gure enpresak prestatzea dagoeneko gainean ditugun errealitate teknologiko, demografiko nola ekologikoetarantz iragateko”.

Bere sailean burutzen ari diren jarduera batzuk errepasatu ditu Idoia Mendiak, hala nola Osalanek lan arloan kutsapenak murrizteko burututakoak, eteentzako plan bereziekin eta miaketekin; kooperatiba eta lan-sozietateak bultzatzea; lan-ikuskaritza, eta soldata arrakalaren aurkako borroka; kolektibo zaurgarrientzako enplegurako programa bereziak; edo Lanbideren eta DBEren erreforma.

Eta ukatu egin du Eusko Jaurlaritzak negoziatzeko borondaterik izan ez duenik Aurrekontuen negoziazioan, oposizioak dioen bezala, eta PSE-EEk udaletan lortu dituen akordioak ekarri ditu gogora, zeinak Covid-19arengatik une bereziki zailean era publikoan adierazitako borondatearen emaitza baitira. Eta Sailaren jardueraren berri emateko edo Elkarrizketa Sozialeko Mahaian hitzartutakoa azaltzeko oposizioarekin eta gizarte eragileekin izandako topaketak jarri ditu adibide modura.