Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Ezin dugu Arabako Errioxako markarekin eta haren etorkizunarekin jokatu”

• PSE-EEren lehendakarigaiak, Guardian egindako ekitaldi batean, esan du ekoizleek “ziurtasunak behar dituztela, eta ez noraezean jarriko gaituzten ziurgabetasun eta kontsultak”
• Luis Planas Nekazaritza ministroak Trump-en eta brexit-aren muga-zergen "erronkei" aurre egiteko Exekutiboak esportaziorako onartu dituen laguntzak azpimarratu ditu

1. argazkia
Idoia Mendia junto a Luis Planas y Gloria Sánchez en Laguardia. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai denak Arabako Errioxako ardogintza sektoreak “ziurtasunak” behar dituela esan du gaur, euskal produkzio-ehunaren gainerako eragileek bezala. “Arabako Errioxa eskualdea ez dago inor bere markarekin, gauzak egiteko bere jakintzarekin, bere etorkizunarekin jolasten aritzeko. Ekoizleek bide segurua eskainiko diotenak behar dituzte, galbidera ez dadin joan euren ahalegina, upeltegi txiki zein handiek gogor lan eginda lortutako urtetako prestigioa”, esan du. Hori dela eta, “Euskal Sozialisten konpromisoa” eskaini du “udaletatik, Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik, Espainiako Gobernuarekin batera eta Europaren esparruan lanean jarraitzeko Arabako Errioxako ardoek ospea izan dezaten”.

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Guardian Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroarekin batera. Bertan, arbuiatu egin ditu Errioxa markaren inguruan sortzen ari diren “ziurgabetasunak”, kalte egiten baitiote “konfiantza behar duen” sektore bati. “Konfiantza eskaintzea ez dator bat ziurgabetasun berriak iragartzearekin, ez da bateragarria nora jo beharko dugun ez jakiteko kontsultak iragartzearekin. Arabar eta euskal herritarrak ez daude zenbaitzuen betiko jokoen menera itzultzeko”, adierazi du. 

#Arabako Errioxa eskualdea ez dago inor bere markarekin, gauzak egiteko bere jakintzarekin, bere etorkizunarekin jolasten aritzeko.

Arabako Errioxako ekoizleek ziurtasunak behar dituzte. 

Jakin dezatela Euskal Sozialistek ez dugula euren etorkizunarekin jolastuko#IdoiaLehendakari #12J pic.twitter.com/Ie0aqcxyAd

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 1, 2020

Egoera horren aurrean, Mendiak esan du “argi” dagoela zein den "konpromiso sozialista: Errioxa prestigiozko marka, lehen mailako erreferentzia, izatera eraman duten upeltegi hauek aitortuak izan daitezela arabar eremuan lan egiteko duten euren berezitasunagatik”. “Beharrik gabeko ezegonkortasunak argituko ditugu sozialistok eta lankidetza indartuko dugu, Arabako Errioxa Euskadiren berreraikitze ekonomiko eta sozialerako gure proiektuaren parte delako”, esan du. Ildo horretan, ardoaren sektoreaz gain, “kalitatezkoa, jasangarria eta segurua” den inguruko turismoaren alde ere egin du.

Luis Planas ministroak, bere aldetik, txalotu egin du Arabako Errioxako ekoizleek merkatuan jartzen duten produktu “bikain eta eredugarria”, eta sektoreak aurre egin beharko dien erronkak aipatu ditu, batik bat nazioarteko merkataritza eremuan, Donald Trump-ek onartutako muga-zergak edo brexit-a direla eta. Horren aurrean, Espainiako Gobernuak ardo esportazioa laguntzeko hartutako laguntzak aipatu ditu, enpresa-ehunari, oro har, likidezia emateko edo langileen plantillari eusten laguntzeko neurriei gehitzen direlarik. “Sozialistok ez dugu utziko inor atzean gelditzen, ez arlo sozialean, ez ekonomikoan, ez gizatiarrean; etorkizunera begirako erantzuna eta ekitateko erantzuna eman nahi dugu”, zehaztu du.