Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Sozialistoi inork ezingo digu esan nola egin politika demokrazian; inork ezingo digu tinkotasun irakaspenik eman”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak Resistencia socialista en femenino (Erresistentzia sozialista femeninoan) liburua aurkeztu du Eider Gardiazabalekin eta Sara Hidalgo eta Ángel Comonte egileekin batera

1. argazkia
De izquierda a derecha: Sara Hidalgo, Idoia Mendia, Ángel Comonte | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, esan du inork ez diela irakatsiko sozialistei politika nola egin demokrazian eta arbuiatu egin du ETAk orain lortuko duenik Alderdi Sozialistak uko egitea herritarren interesak defendatzeari, porrota jaso eta hamarkada batera. “Sozialistoi inork ez digu azaldu beharrik zer izan den terrorismoa herri honetan. Ezin digu inork tinkotasun edo erresistentzia irakaspenik eman. Sozialistoi inork ezingo digu esan nola egin politika demokrazian. Ez genuen utzi terroristek hori egin zezaten hiltzen gintuzten bitartean. Bada, oraindik gutxiago orain, ETAri garaitzea lortu genuenetik hamar urtera", adierazi du.

Idoia Mendiak Resistencia socialista en femenino.  Violencia de ETA y mujeres del PSE desde la Transición hasta 2011 (Erresistentzia sozialista femeninoan. ETAren indarkeria eta PSEko emakumeak trantsiziotik 2011ra) liburuaren aurkezpenean izan da Sara Hidalgo eta Ángel Comonte egileekin eta Eider Gardiazabal Ramón Rubial Fundazioko presidentearekin –telematikoki aritu da– batera. Liburua Ramón Rubial Fundazioak argitaratu du.

Ekitaldi horretan, lehenik frankismoaren aurka eta gero ETAren terrorismoaren kontra borrokatu zuten hainbat eta hainbat emakumeren konpromisoa azpimarratu nahi izan du buruzagi sozialistak.  “Soslai komun bat, oinarri irmo batzuk eta sakrifiziorako izugarrizko gaitasuna partekatzen duten emakumeak, abertzaletasun baztertzailearen presio estuan eta gizarte-ingurune txikietan zinegotzi izatea onartu zutenak, kasu”, azaldu du.

Lehendakariordeak berak bizi izandakoa eta 2009an Gobernu sozialista eratu zuten guztien aurkako ETAren mehatxuarekin lotutako bizipen batzuk kontatu ditu, baita horiek euren seme-alabengan izan zuten eragina ere, eta harro azaldu da emakume horiengatik guztiengatik, horren inguruabar zailetan gauza izan zirelako militantzia eta familia-bizitza uztartzeko.

Eta “gertatu izan zenaren egia” ezagutua izatearen alde egin du, kontakizunaren batailaren kontzeptua baztertuz. “Bataila jada eman genion, terrorismoari”, esan du. Eta esan du pandemiak uzten dizkigun erronkei gehitu behar dela biktima guztiak aitortuko dituzten oinarri etiko batzuk ezartzeko lana. “Lana dugu aurrean hemen ezberdin pentsatzen zelako hil egiten zela gogoratzeko”, azpimarratu du.

Eider Gardiazabalek aurkezpenean aitortu du distopia bat bizi izan duela hainbatetan terrorismoarekin lotutako guztiari buruz. “Kontua da gertatu egin zela, zoritxarrez”, azaldu du. Eta esan du emakumeak direla “historiako ahaztu handiak, ahaztuen artean ahaztutakoak”.

Sara Hidalgok, hitza hartzean, esan du emakume sozialisten zereginaren gainean den hutsune historiografikoa betetzen saiatu direla egileak, “euren ahotsengana joz", euren bizipenetara jazarpenaren indarkeriari aurre egiten zieten bitartean edo euren negozioak erretzen, jazartzen edo bizkartzainarekin bizitzen ohitzera saiatzen ziren bitartean. Ángel Comonteren ustez, emakume horiek bizitakoaren puzzlearen ikuspen osoak gertatu zenaren ideia benetakoagoa eskaintzen du.