Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Estatuko Aurrekontu Orokorrak inoiz baino beharrezkoagoak dira orain gehiengo batek nahi dituen politika aurrerakoiak burutzeko"

Idazkari nagusi eta lehendakariordeak esan du Euskadik "behar dituen kontuak" izango dituela, "enpresen eta autonomoen jarduera eta, horrekin, enplegua laguntzeko”

PSE-EEk legebiltzar taldearen zuzendaritza osatu du Ekain Rico idazkari nagusi izendatuta

1. argazkia
Idoia Mendia se reúne con la Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiak, PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariorde denak, esan du Estatuko Aurrekontu Orokorrak inoiz baino beharrezkoak direla orain Espainian gehiengo batek nahi dituen politika aurrerakoiak burutzeko, eta 2021erako euskal kontuak “Euskadik une honetan behar dituenak” izango direla bermatu du, hots, “euskal enpresa eta autonomoek jarduera eta enplegua berreskuratzeko behar dituztenak”.

PSE-EEren Batzorde Betearazleak balorazioa egin du abian jarri den Eusko Jaurlaritzaz egungo kabinetearen kargu-jabetzearen ondoren, eta enplegua, etxebizitza, mugikortasuna, merkataritza edo turismoa bezalako politiken zuzeneko erantzukizuna Euskadiren etorkizunerako hain une garrantzitsuan bere gain hartzeak eta irailaren 1ean sinatutakoa bezalako gobernu akordioa osotasunez aurrera eramateko euskal sozialismoarentzat izango den erronka azpimarratu du. 

Zuzendaritzak burututako bileran, Idoia Mendiak esan du bere alderdiak bete egingo duela euskal gizartearekin hartutako konpromisoa, bai sozialistei botoa eman zienekin bai eman ez zienekin. “Gobernu sendo eta indartsu bat dugu, osasun krisiari aurre egiteko gai dena, ekonomia eta enplegua berreskuratzen ahaleginduko dena eta inor bere zoriari emanik utziko ez duena. Politika aurrerakoi eta ezkertiarrak bermaturik daude sozialistak dauden Exekutibo batean”, azaldu du.

Hurrengo Aurrekontuak, bai Diputatuen Kongresukoak bai Eusko Legebiltzarrekoak, onartuko diren egoera politikoa ere aztertu du buruzagi sozialistak. “Ez diogu uko egin behar aurkitzen garen egoeran inoiz baino beharrezkoagoak diren Estatuko Aurrekontu Orokor batzuekin gehiengo batek nahi dituen politikak gauzatzeari”, esan du, eta “Gobernuaren bide-orri aurrerakoia desitxuratu gabe kontuak aurrera ateratzeko prest dauden guztien batuketa” aldeztu du.

Udalen 2020ko gastu-araua bertan behera uzteko –euren superabitaren dirua inbertitu dezaten eta aukera hori 2021erako aztertzeko– Ogasun Ministerioak iragarritako erabakiaren balorazioa egin du gero Euskadiko Batzorde Betearazleak.

Buruzagi sozialistak euskal kontuak ere izan ditu hizpide, eta esan du datorren ekitaldikoak “Euskadik une honetan behar dituenak” izango direla, noiz eta “gure enpresek eta gure autonomoek euren jarduerari berrekin eta enplegua berreskuratzeko baldintzak bultzatzea egokitzen denean”, erantsi du.

Euskadiko Batzorde Betearazleak egindako bileran, halaber, erabaki da Ekain Rico izendatzea Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldearen idazkari nagusi. Izendapen hori Eneko Andueza bozeramaile gisa eta Gloria Sánchez bozeramaile laguntzaile gisa hautatutakoei gehitzen da, eta euskal Ganberan izango den zuzendaritza sozialista osaturik geratzen da era horretan.

Eneko Andueza Eibarren jaio zen 1979an eta Zientzia Politikoak eta Administrazioan lizentziatua da. Talde sozialistaren batzarkide (2011-2015) eta bozeramaile (2015-2016) izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eibarko zinegotzi eta alkateorde (2008-2016). Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia da 2017tik. XI. legegintzaldian bozeramaile laguntzaile izan euskal Ganberan, eta legebiltzar taldearen ardura nagusiena hartu du orain.

Ekain Rico (Bilbo, 1979) Zuzenbidean lizentziatua da eta Bizkaiko abokatu elkargokidea. Kasik hamarkada batez aritu izan da lege-aholkulari gisa lanean Eusko Legebiltzarreko Talde Sozialistan. Bizkaiko PSE-EEren Erakunde Politikako idazkari izateaz gain, Talde Sozialistaren bozeramaile ere bada lurralde horretako Batzar Nagusietan.

Gloria Sánchez (Madril, 1959), bere aldetik, Zuzenbide eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da ICADEtik eta karrerako funtzionarioa Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoan 1984. urtetik. Lan eta Gizarte Gaien zuzendari probintziala izan zen Araban (1992-1996), Gobernuaren ordezkariorde (2004-2012) eta Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako zuzendariorde. 

.@IdoiaMendia :“Estatuko Aurrekontu Orokorrak inoiz baino beharrezkoagoak dira orain gehiengo batek nahi dituen politika aurrerakoiak burutzeko” #ElGobiernodelasSoluciones @PSOE https://t.co/hltPAbmyCj

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) September 14, 2020