Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Gobernuak ez gara aritu behar elkarren lehian, partekatzen aritu behar gara"

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak kogobernantza aldeztu du María Chivite eta Adrián Barbón presidenteekin batera burututako mahai-inguruan

1. argazkia
Adrián Barbón, Idoia Mendia, María Chivite | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, gobernuen arteko lankidetzaren alde egin du, elkarren lehian aritu ordez, bai Covid-19aren pandemiak bezala ezartzen duen ezohiko egoeretan bai beste egoera ohikoagoetan. Buruzagi sozialistaren hitzetan, eraginkortasunari eman behar zaio lehentasuna herritarrei eman beharreko erantzunetan, eta, eskuinaren ardura faltagatik erreforma federal bati heltzeko aukerak urriak diren une honetan, esan du Espainiaren pluraltasunaren eta kogobernantzaren gaineko kontzientziak atea zabaldu diola gimnasia federal bati, une oso zailetan mesede egin izan duena, alegia.

“Sozialistek partekatzeko eta elkarrekin bizitzeko espazioak nahi ditugu, guztiok geurea dena defendatuko dugun toki bat baina lankidetzari zabalik egongo dena, bakoitza herritarrentzat eraginkorrena izateko eta benetako konponbideak ekartzeko moduan arituko dena, bere eskumen esparruak errespetatuz. Funtzionatzeko era eraginkor baten alde egin behar da, lanak elkarbanatzen ditugula. Gobernuak ez gara aritu behar elkarren lehian, partekatu egin behar dugu", adierazi du.

Lehendakariordeak Bilbon burutu den ‘Kogobernantzarekin bete dugu’ mahai-inguruan egin ditu hausnarketa horiek. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, María Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Adrián Barbón Asturiasko Printzerriko presidenteak. Hirurak euren federazio sozialisten arduradun gorenak dira. Ekitaldi horrekin eta prestatuta dituen beste hainbat ekintzekin, PSE-EEk Euskadin lehen talde sozialista sortu zeneko 135. urteurrena ospatzen du.

“Badakik badela gurpiletan makilak jartzen tematurik denik, baina pandemiak hainbat jende lankidetzan aritzera bultzatu duen moduan, uste sendoa dut krisi honen irteerak egiten dugun proposamenera, kogobernantzara, eramango duela gehiengoa", gehitu du.

PSN-PSOEko idazkari nagusi eta Nafarroako presidente denak, Maria Chivitek, esan du politikan formak ere bereizten dutela Alderdi Sozialista, eta azpimarratu du posible dela pandemia bezalako “garai nahasietan kolaboratzea", gardentasuna azalduz datuetan eta jardueretan, Presidenteen Konferentzia bezalako foroetan parte hartuz, herritarren eta gobernuen erantzukizunez eta eraginkortasunez txertoekin eremu guztietatik erakutsi izan den moduan, eta erabakiak hartzean koherentziari eutsiz, herritarrek jakin izan dutelarik hori baloratzen.

Adrián Barbonek, berriz, esan du “lurralde aniztasuna” onartu beharra dagoela eta estatu federala dela “estatu autonomikoen bilakaera naturala”. Aldi berean, Asturiasko eta Euskadiko sozialisten arteko lotura historikoak ekarri ditu gogora, eta sozialistek askatasunaren defentsan egin izan dutena. “Hori lehen garbi ikusten bagenuen, pandemiak oraindik argiago utzi digu”, adierazi du.

Asturiasko Printzerriko presidenteak aitortu du bai autonomia erkideek bai Espainiako Gobernuak erabaki zailak hartu beharrean izan direla. “Ekonomiaren suspertzea osasun publikoa bermatzetik pasatzen da beti. Pertsona baten bizitzak ez du preziorik”, esan du, eta PPren koherentzia gabezia nabarmendu du alarma egoeraren amaiera bezalako unetan.