Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Fernando Buesaren eta Jorge Diezen erailketaren XXI. Urteurrena

Idoia Mendia: “Kontakizunari buruzko parekidetzeek eta teoriak eragozpena dira bizikidetzarentzat”

“Bere uste sendoei tinko eusten zion eta ideien kontrasteari sekula uko egin ez zion sozialista bezala gogoratuko dugu Fernando Buesa”, esan du PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak

1. argazkia
Idoia Mendia en el acto homenaje a Fernando Buesa y su escolta Jorge Díez Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariorde denak, Fernando Buesa sozialistaren erailketa ETA talde terroristaren estrategiaren parte izan zela gogoratu du, “proiektu politiko baztertzaile bat ezarri nahi zuenarena, pentsamendu askatasunerako eta demokraziarako lekurik ez zuena".

Idoia Mendiak arabar buruzagi sozialista eta haren bizkartzain zena, Jorge Díez Elorza ertzaina, gogoratzen dituen lore-eskaintzan parte hartu duen ordezkaritza sozialistaren buruan izan da. Auto bonba baten leherketaren biktimak izan ziren biak duela 21 urte, Vitoria-Gasteizko unibertsitate campusaren inguruetan.

“Horren eta beste hainbat gertaera mingarriren larritasuna murriztu nahi izateak, kontakizunaren gaineko parekidetzeekin eta teoriekin, bizikidetzarako eragozpenak jartzea da. “Bere uste sendoei tinko eusten zion eta ideien kontrasteari sekula uko egin ez zion sozialista bat bezala gogoratuko dugu Fernando Buesa”, esan du Mendiak.

Duela 21 urte, ETAk Fernando #Buesa ðŸŒ¹â¤ï¸ gure adiskidea eta #JorgeDíez ertzaina hil zituen proiektu politiko baztertzaile bat ezarri nahian, alegia pentsamenduaren askatasunak eta demokraziak tokirik izango ez zuten bat.#InMemoriamXXI pic.twitter.com/2f9VKhcBop

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 22, 2021

“Gaur bezalako egun batean, gogoan ditugu ere Josu Leonet Azkune eta José Antonio Santos Larrañaga, orain dela 20 urte beste auto bonba batez Donostian erail zituztenak. Terroristek Iñaki Dubreuil gure adiskide maitearen bizitzarekin akabatu nahi zuten”, azpimarratu du lehendakariordeak bere sare sozialetan Ordiziako zinegotzi sozialistaren kontrako atentatua gogora ekarriz. Atentatu hartan, bi langilek bizia galdu zuten eta zinegotzi sozialistak zauriak izan zituen.