Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2020ko hauteskunde autonomikoak

Idoia Mendia: “Hauteskundeak osasun- eta demokrazia-berme guztiekin burutu behar dira"

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak parte hartu dute Euskadiko datozen hauteskunde autonomikoetarako deialdia aztertzeko gaur goizean euskal alderdi politikoen eta lehendakariaren artean Lehendakaritzan burutu den bileran

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, uste du Euskadin egitekoak diren hurrengo hauteskunde autonomikoak “osasun- eta demokrazia-berme guztiekin” burutu behar direla. “Baldintzak betetzen direnean mundu guztiak aukera izan dezala botoa eman ahal izateko eta askatasun osoz egiteko” nahia adierazi du Lehendakaritzan (Gasteiz) euskal alderdi politikoetako gainerako buruekin eta lehendakariarekin bildu ondoren.

1️⃣ Erronka oso garrantzitsuei heldu beharrean gara etorkizunera begira.

2️⃣ Gure erakundeak herritarrek berretsitako Legebiltzar baten erabakitzeko gaitasunaren beharrean dira. 
3️⃣Hauteskundeak osasun- eta demokrazia-berme guztiak ematen direnean burutu behar dira. pic.twitter.com/ORQIJ0T6pX

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 14, 2020



Idoia Mendiak ohartarazi du Euskadik "erronka oso garrantzitsuei” egin behar diela aurre datozen hilabete eta urteetan koronabirusaren aurka borrokatzen segitzeko eta enplegua berreskuratze aldera ekonomia berreskuratzeko eta lan-eskubideak babesteko.  

“Gure erakundeak lanean ari dira, baina herritarrek hauteskundeen bidez berretsitako Legebiltzar baten lanerako eta erabakiak hartzeko gaitasuna behar dugu. Milaka euskaldunen bizitzari eragingo dien erabakiak hartu beharrean gara datozen hilabeteotan”, azaldu du. 

Mendiak lehendakariari helarazi dio, haren esku dagoelako erabakia hartzea, euskal hauteskundeak “osasun- eta demokrazia-berme guztiekin, mundu guztia botoa emateko moduan dela eta askatasunez bozkatzeko moduan, gainera, denean” burutu behar dire