Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiako Boulevard saioan

Idoia Mendia: “Lehentasuna Gobernu sendo eta egonkor bat izan behar du, egoera hain larrian Euskadiren politikak aurrera eramateko”

Datorren astelehenean EAJko ordezkaritzarekin burutuko duten bilerari begira, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du lehentasunezko helburua izango dela aztertzea ea bi alderdiek “diagnostiko komun bat” partekatzen duten datorren legegintzaldirako lehentasunak finkatzerakoan, sortuko den exekutiboari buruzko beste edozer konturen gainetik. Idoia Mendiak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan adierazi du Eusko Jaurlaritzaren egitura eta bertan parte hartuko duten pertsonena elkarrizketen amaieran heldu beharreko gai bat izango dela, horiek aurrera egitekotan. Horrez gain, adierazi du alderdiko zuzendaritzarekin batera hartuko lukeela, unea iritsiko balitz, berak kabinetean parte hartzeko erabakia.

1. argazkia

Buruzagi sozialistak lehentasuntzat jo du Gobernu “sendo eta egonkor” bat eratzea, egoera “hain larriari” irteera ematera zuzenduko dena eta PSE-EEren hiru ardatz nagusiren inguruan jardungo duena, hots: pertsonen osasuna bermatzea, ekonomia suspertzea eta krisitik guztiok batera irtetea. Horretarako, Alderdi Sozialista “akordiorako borondatearekin eta Euskadik behar dituen politikak hitzartzeko asmoz" agertuko da bilerara. Mendiak ez du baztertu laguntza parlamentarioa ez eta koalizioko gobernua lankidetza formula gisa, eta azken bi legegintzaldietan bi formulak eman izan direla gogoratu du.

Idoiaren esanetan, sozialistak egongo diren Gobernuak ez du parte hartuko hausturazko inongo proiektutan edo euskal gizartea konfrontaziora eramango duen batean, eta aipatu du ezkerreko hirukoaren “mantra” ez dela egon lagundurik proposamen politiko batekin, eta PSE-EEk beti garbi utzi izan duela oinarri etiko jakin batzuk partekatu gabe gobernu bat abian jartzeko ezintasuna.