Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Diru-sarrerak Bermatzeko Lege berriak hobeto erantzungo die adingabeak edo pentsiodunak dituzten etxeei”

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak gizarte inklusioan eta laneratzean sakondu nahi duen erreformaren ildo nagusiak azaldu dizkie kargu sozialistei

1. argazkia
Idoia Mendia traslada a los cargos socialistas las líneas generales de una reforma que persigue profundizar en la inclusión social y laboral | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak azpimarratu du Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legeak (dagoeneko hasita dira izapidetzen) familia errealitate berrietara, adingabeak eta pentsiodunak dituzten etxeetara, heltzeko eta laneratzean sakontzeko helburua duela. Euskal Sozialistek egungo sistemaren erreforma burutzea jarri dute helburu gisa, DSBE gisa ezagutzen diren prestazioak beharra duten guztientzat hel daitezen eta herritarrak berriro lan merkatuan sartzea lehentasunetako bat izan dadin.

Idoia Mendiak bilera bat egin du PSE-EEren erakundeko, udaletako eta aldundietako karguekin, erreformaren ildo nagusien berri emateko. Bilera era presentzialean eta telematikoan burutu da. Eusko Jaurlaritzak onartuko du horren testua eta Legebiltzarrera igorriko du urte honen amaiera aldera, han izapidetua izan dadin.

Oraindik zirriborro den Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legeak “Euskadiren gizarte-kohesioan sakondu nahi du, inor atzean gera ez dadin”, adierazi du Lan eta Enpleguko sailburu ere denak. Haren esanetan, “arrakasta kolektiboa” da orain 30 urte abian jarritako sistema hori. “Gure abiapuntua aitortza batetik hasten da, 30 urteko historia duen gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistema euskal autogobernuaren ezaugarri bereizle nagusienetako bat da, arrakasta kolektiboa bat, bizitzan makurraldia igarotzen ari direnak babesteko gizarte-inbertsiorik onena, eta erreferentea Euskaditik kanpo”, gaineratu du.

DSBE eraginkorra dela erakutsi du gizarte bazterkeriaren poltsak gutxitzeko, eta haren erabilerak inpaktu positiboa izatea lortu du gizarte osoan. Desberdintasunak zuzentzeko tresna dela erakutsi du, bereziki baliagarria izanik azken atzeraldi handian, baina baita Covid-19aren egungo krisi honetan ere.

Bileran, Euskal Sozialistek herrialdearen eraldakuntzarako une nagusienekin duten konpromisoa azpimarratu da, dela gizarte-babesaren eremuan izan duen parte-hartzetik abiatuta, dela Gobernuan 1989. urtetik gizarteratzeko lehen gutxieneko soldata ezarrita, eta baita oposizioan zirela DSBErako eskubidea sortzeko izan zuen inplikazioarekin ere, berriro Gobernu sozialistatik prestazioak eta gizarteratzeko eskubidea lotzean, eta, orain, berriz, Lan eta Enplegu Sailetik, sistema modernizatzeko eta adinekoak eta adingabeak dituzten etxeetara heltzeko erronka bere gain hartzean.

Pasa den legegintzalditik ari dira lanean sistemaren erreforma prestatzen, dozenaka elkarte eta adituren parte-hartzearekin. Haiek egindako ekarpenak eta azaltzen zaigun errealitate berria kontuan hartu izan dira Espainia osorako Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera onartzeko, euskal ereduan ere txertatuko dena. 

Aldaketa horiek helburu gisa agertzen ziren PSE-EEk 2020ko irailean EAJrekin hitzartu zuen Gobernu Akordioan, hain zuzen Lan eta Enplegu arloko erantzukizunak Euskal Sozialisten esku utzi zituen horretan. Akordioan, bazterkeriaren aurka egiteko diru-sarrerak bermatzeko sistema hobetzeko helburua ezartzen zen, ildo hauei jarraituz: eredua indartzea, haren unibertsalizazioan sakontzea, izapidetzea arindu eta zorroztea, eta hartzaileen gizarte-inklusioa eta laneratzea sustatzea.

Idoia Mendiak zuzentzen duen Sailak helburu hauek finkatu ditu: 

  • Sistemaren estaldura handitu eta bermatutako zenbatekoen nahikotasuna hobetu, bereziki adingabeak dauden etxeetan.
  • Prestazio ekonomikoen kudeaketa erraztu eta arindu, segurtasun juridiko handiagorekin eta, aldi berean, identifikazio eta kontrolerako tresnak hobetuz.
  • Gizarte eta lanerako inklusioan eraginkorragoak izan, batez ere Gizarte Zerbitzuetako eta Enplegu Zerbitzuetako lana koordinatuta.
  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera diru-sarrerak bermatzeko euskal sisteman sartzea.
  • Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren kogobernantza hobetu, administrazioen artean koordinazio handiagoa emanez.
  • Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektorearen parte-hartzea erraztu.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legearen zirriborroak berritasun batzuk jasotzen ditu, hauek dira aipagarrienak: 

  • adingabeak dituzten familiei sarbidea errazten zaie, erroldatuta egoteko betekizuna 3 urtetik 2 urtera jaitsiz eta seme-alabengatiko mugak ezabatuz;
  • prestazio osoa galdu ordez horren zati bat galtzeko aukera sartzen da, haurrak babeste aldera;
  • gogortu egiten dira ez-betetzeen ondorioak, adibidez lan-eskaintza bati uko egitea;
  • erantzukizunpeko adierazpenaren aukera jarri da, prestazioa jasotzeko eskubidea hurrengo hilabetean bertan izatea ahalbidetuz;
  • eta ikuskaritza-unitate bat sortzen da betekizunak eta betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko eta horien betearazpenean aholkatzeko, beste batzuen artean.