Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Emakumeak protekzionismoaren txokotik susperraldi ekonomiko eta sozialaren makina-gelara pasatu behar du"

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak diskurtso erregresiboen eta zatiketaren mehatxuez ohartarazi du Carmen Calvorekin partekatu duen ‘Berdintasunarekin bete dugu’ jardunaldiaren klausuran

1. argazkia
Idoia Mendia y Carmen Calvo | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak berdintasunaren aldeko borrokan “publikoa denetik esku-hartze garbia" behar dela esan du, eta adierazi du negoziazio kolektiboa eta lantokia esparru erabakigarriak direla emakumeek pairatzen duten desberdintasunari erantzuteko.

“Badugu eginkizun bat, emakumeak protekzionismoaren txokotik ateratzea herrialdearen susperraldi ekonomiko eta sozialaren makina-gelara pasatzeko. Eta horrek esku-hartze argi eta garbia eskatzen du publikoa denetik eta negoziazio kolektibotik, lantoki bakoitzean, amaiera jartzeko emakumea azken bagoira, laguntzen leihatilara, babesa eskatu behar izatera bultzatzen duten jarrera eta inertziei", adierazi du.

Idoia Mendiak “diskurtso erregresiboen mehatxuaz” ohartarazi du, eta esan du horri ezin zaiola gehitu “berdintasun betean sinesten dugunon zatiketaren mehatxua”.  “Elkarrekin batera aurrera egiteko eginkizun bat dugu”, esan du ‘Berdintasunarekin bete dugu’ jardunaldiari amaiera ematean. Ekitaldi horrekin abiarazi du PSE-EEk Euskadin Alderdi Sozialista sortu zeneko 135 urteak ospatzeko programazioa. Topaketan Carmen Calvo Gobernuko lehen presidenteordeak ere hartu du parte, telematikoki. Calvo, gainera, PSOEren Berdintasunaren arloko arduraduna da.

PSE-EEko idazkari nagusiak berdintasunaz hitz egitea askatasunaz eta demokraziaz hitz egitea dela esan du bere hitzaldian: “Berdintasunaz hitz egitea askatasunaz hitz egitea da, zeren eta emakume eta gizonak euren bizitzaren erabakiak hartzeko aske ez diren herrialde bat ezin da izan herrialde benetan librea. Demokraziaz hitz egitea da, zeren eta emakume eta gizonek euren bizitzak baldintza berdinetan garatu ezin dituzten toki bat ez da benetan demokratikoa. Gizarte duin batez hitz egitea da, eta lorpenez hitz egitea. Sozialistok bakarrik ez baditugu ere lortu, gu gabe, sozialistak gabe, ezingo ziratekeen lortu”.

Eta, emakumeen eskubideak sendotu izan dituen legeriaz gain, alderdiak emandako bultzada azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren lehen emakume sailburu sozialista (Milagros García Crespo) izendatzerakoan, lehen exekutibo parekidea (2009-2012) eratzean, hauteskunde zerrendetan kuoten sistemaren alde egitean, estatutuetan kremailera zerrendak ezartzerakoan edo Eusko Legebiltzarraren hamaikagarren legegintzaldia historian emakume gehien izan duena izaten laguntzean.

Lan eta Enpleguko sailburu ere denak aitortza egin dio elkarteei eta horiek berdintasunaren alde egindako borrokari, eta esan du eskubideak ez direla “oinordetzan jasotzen”. Halaber, kritikatu egin du eskuinak ultraeskuinaren diskurtso atzerakoia bere eginez erakutsi duen arinkeria. “Edozein koiuntura aitzakia ezin hobea da lorpen horiek kareletik botatzeko, une bakoitzean blindatu eta indartu beharrean dira. Azken urteotan ikusi dugu atzeraldi handia nola izan zen aitzakia aproposa gerren ondorengo Europa eraikitzen joan ziren oinarriak banan-banan desegiten joateko. Ikusi dugu nola eraisten ziren lan-eskubideak, soldata duinak eta zerbitzu publikoak. Eta eraiste horretan emakumea izan da bere larrutik gehien ordaindu duena. Herritarren erdiak, hain zuzen ere, ez gehiago ez gutxiago”, erantsi du, jarraian berdintasun arloan benetako “alarma-egoera” batean garela esateko.

“Ez da alarmismo arrazoigabea. Ni oso kezkatuta nago, benetan. Hain zuzen, aitzindari haiei esker nire erabakiak modu askean hartu ahal izan dituen emakumeen belaunaldi horretakoa naizelako. Eta harrituta geratzen naiz ikusita gaur egun zenbat gazte dauden euren bikotekideak kontrolatu nahian. Baina, batez ere, zenbat neska dauden kontrolatuak izatea uzten dutenak, naturala balitz bezala onartzen dutenak.

“Eta, hori gutxi balitz, naturaltasunez ari dira bereganatzen jarrera horiek zein emakumearen kausaren fribolitatea boterera ari direla iristen. Ez noa Trump gogoratzera, errealitate hori hemen bertan dugulako. Gobernu batzuetan dago, erabakigunetan eragiten ari da. Sozialistok ez gaude prest atzerako urratsa emateko, horixe ezetz. Baina aliatuen beharrean gara era demokratikoan berrarma gaitezen. Ez gure artean eta guretzat zatitzeko. Aliatuak behar ditugu herritar guztien artean", adierazi du.