Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Kontsulta

Idoia Mendia: “Militantzia sozialistak du hitza eta jakingo du egoten egoerak eskatzen duen mailan; hark erabakitzen duenak markatuko ditu hurrengo lau urteak”

PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadiren egungo une politikoak duen garrantzia azpimarratu du XII. legegintzaldirako EAJrekin lortutako gobernu-akordioa berresteko Euskal Sozialistek militanteentzat antolatu duten kontsultan parte hartu ondoren.

1. argazkia
Idoia Mendia participa en la consulta para validar el acuerdo de gobierno. | Foto: Socialistas Vascos

“Militantzia sozialistak du hitza eta gaur erabakitzen denak hurrengo lau urteak markatuko ditu. Ziur nago jakingo dugula egoera honek eskatzen digun mailan egoten”, adierazi du PSE-EEko buruzagiak.

Mendiarentzat, kontsulta “gardentasun eta parte-hartze ariketa bat baino zerbait gehiago da”, bertako inguruabarrak kontuan hartuta, Covid-19aren ondoriozko krisiak eragindakoa baita. "Gaurkoa erabaki garrantzitsua da herrialdearentzat zein herritar guztientzat", esan du.

Mendiak, halaber, azpimarratu du gobernagarritasun-akordioak PSE-EEk hauteskunde kanpainan azaldu zituen hiru ardatzei heltzen diela: guztien osasuna bermatzea, ekonomia suspertzea eta inor atzera ez uztea.

Militante sozialistak egoerak eskatzen duen mailan egon izan dira beti, eta une hau bereziki korapilatsua da euskal jendartearentzat. #Euskadi-k Gobernu sendo bat behar du, #Covid19-aren pandemiak eragiten dituen erronkei konponbideak jarriko dizkiona. pic.twitter.com/ORQI5aTtpX

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) August 31, 2020