Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Soldata Berdintasunaren Europako Eguna

Idoia Mendia: “Soldata arrakalaren aurkako borroka eraginkorragoa da egonkortasunarekin”

1. argazkia
Idoia Mendia, Secretaria General del PSE-EE y Vicelehendakari | Foto de archivo: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak Eusko Legebiltzarrean azaldu du soldata arrakalaren aurkako borroka eta lan-eskubideen defentsa eraginkorragoa dela egonkortasun politikoarekin, eta esan du Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen abian jartzeko aukera izango duela, horri esker, datozen hilabeteetan. Kataluniak oraindik bizi duen egoeraren kontrapuntu gisa, berariaz aipatu baitu, esanez “eztabaidaren erdian berriz ere sentimenduak eta identitateak osasunaren, erreskate ekonomiko eta sozialaren eta berdintasunaren gainetik” jartzen ari direla, Lan eta Enpleguko sailburu ere denak Euskadin abiarazitako ekintzak azpimarratu ditu.

Soldata Berdintasunaren Europako Egunaren bezperan –otsailak 22, asteartea–, Mendiak gogoratu du sozialistek dagoeneko pasa den legegintzaldian soldata arrakalaren aurka aritu izan direla Eusko Jaurlaritzatik, hainbat neurri abian jartzen zituen eta ikuskaritza areagotzen zuen txoke-plan batekin.

🗣️ Lehendakariordeak egonkortasuna eta ezberdinen arteko akordioa aldarrikatu ditu soldata arrakalaren aurka egiteko #SoldataBerdintasunarenEuropakoEguna dela eta.

🗣️ @idoiamendia:“Soldata arrakalaren aurkako borroka eraginkorragoa da egonkortasunarekin”

⏩ #KonponbideenGobernua pic.twitter.com/9zvi4YBqAZ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) February 19, 2021

  1. urte honetan, ekintza hauek aurreikusten ditu buruzagi sozialistak zuzentzen duen Sailak: emakumeak zuzendaritza-organoetan egotea bultzatzeko ekintzailetza sustatzea, maskulinizatutako eremuetan prestakuntzarako eta kontrataziorako programak, genero-alderdirik gabeko enpleguak identifikatzeko gida praktiko baten edizioa, emakumeen lan-eremua ardatz izango duen lan-osasunari buruzko jardunaldi baten antolaketa, hitzarmenetako soldata berdintasunari buruzko azterlana, sentsibilizazio kanpaina bat, eta soldata arrakalari buruzko biltzar bat.