Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Espainiako Gobernuaren egonkortasuna oso garrantzitsua da Euskadin politika aurrerakoiak aurrera eman ahal izateko”

PSE-EEren idazkari nagusiak, Kontseilu Politiko Federalaren aurrean, esan du Eusko Jaurlaritzarako akordioak adibiderako balio behar duela eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko eskuz esku aritzeko prest dauden talde guztiekin lan egitearen alde azaldu da

1. argazkia
Idoia Mendia asiste telemáticamente al Consejo Político Federal | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Euskadin Gobernu koaliziorako akordioa adibide izan behar duela esan du Espainiako politikarako eta erakundezko egonkortasuna, eta euskal Exekutiboari oraingoa bezalako une batean behar diren politika aurrerakoiak aurrera eramaten lagunduko dien Estatuko Aurrekontu Orokor batzuk onartzearen alde azaldu da. Egoera, izan ere, zeharo baldintzaturik dago pandemiaren osasun krisiarengatik eta horren ondorio sozial eta ekonomikoengatik. Horixe adierazi du Idoia Mendiak bideo-konferentzia bidez burutu izan den PSOEren Kontseilu Politiko Federalaren bileran, Pedro Sánchez idazkari nagusi eta Gobernuko presidentea eta erkidegoetako idazkari nagusiak, besteak beste, bertan zirela.

“Halaxe jakinarazi izan diot Euskadin EAJri eta berariaz jasota dago akordioan ere; lankidetzan aritu behar dugu denok, erakunde guztiak elkartuta egin behar dute lan herrialde hau aurrera ateratzeko. Eta Espainiako Gobernuaren egonkortasuna funtsezkoa da Euskadin behar ditugun politikak aurrera arrakastaz ateratzeko”, azaldu du Eusko Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu ere denak.

Aurrekontu Orokorrak izapidetu eta onartzeari buruz, esan du garrantzitsua zertarako adosten dugun dela, zer politika egiteko eta nortzuk salbatzeko den, eta ez hainbeste norekin adosten diren. Eta gogoratu du akordioak ulertzeko era hori egon izan dela PSE-EEren ekintza politikoaren baitan. “Kontua da gehitzea, Espainiako Gobernuaren bide-orria, bide-orri aurrerakoia, ez galtzea, eta horretarako lanari ekin nahi dionak, horri gehitu nahi dena, bada, gehitu dadila. Eta horiekin aritu behar gara lanean", erantsi du.

Euskadiko akordioen edukiaz denaz bezainbatean, "oso pozik" dagoela esan du, eta negoziazioaren zailtasuna azpimarratu du. Baina, guztiaren gainetik, esan du abian jarriko diren politika aurrerakoiek PSE-EEren zeinua daramatela. “Alderdi Sozialista oso ondo islatzen duen akordio bat da, politika aurrerakoiak baititu, eta zerikusia du trantsizio ekologikoarekin, Euskadin pertsonei ematen diegun koltxoi sozialarekin, DSBErekin, etxebizitzarekin; erantzukizunak izango ditugu enpleguan... Akordio ona da, eta giltzarri izango da; azken batean, adibiderako balio behar luke politika nazionalerako”, adierazi du.

Idoia Mendiak eskertu egin ditu lortutako akordioagatik eta Eusko Jaurlaritzara itzultzen delako azken egunetan lurraldeetako buruen aldetik jaso izan dituen zorionengatik, eta baita negoziazio prozesuan Pedro Sánchezek berariaz eskainitako babesa ere. Miquel Iceta PSCren lehen idazkaria ere zoriondu du irailaren 11 honetako Diadaren ospakizunagatik. “Nire kemen eta maitasun guztia. Sozialistek Katalunian defendatzen duten proiektua izan behar du nazionalistek banandu nahi izan dituzten bi Katalunia horien elkargunea", adierazi du.