Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bilera Luis Planas ministroarekin

Idoia Mendia: ”Pedro Sánchezen Gobernuaren alternatiba eskuinen bat egitetik datorrena baino ezin da izan: muturrekoena, txoriburuena eta moderatu mozorroa daramatenena"

1. argazkia
Crisitina González, Julia Libera, Luis Planas e Idoia Mendia en Vitoria-Gasteiz | Foto: Socialistas Vascos

@sanchezcastejon Gobernuaren alternatiba datorren #10N eskuinek bat egindakoa baino ezin da izan: 
📛 muturrekoak, 
🌀 txoriburuak 
🤡 moderatu mozorroa daramatenak #AhoraEspaña pic.twitter.com/O5cptpvIHb

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 23, 2019

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du ez dagoela Pedro Sánchez buru duen Gobernuaren, hain zuzen autogobernuan sinesten duen eta jendearen benetako arazoei –nekazaritzako elikagaien sektorearekin egin duen moduan– begiratzen duenaren, beste alternatibarik, ezpada eskuinen bat-egitetik letorkeena, alegia eskubideak murrizteari eta berdintasunerako politikak mespretxatzeari emanikoa. “Gobernu honen alternatiba bat besterik ez da: eskuinek bat eginikoa, muturrekoek, txoriburuek eta moderatu mozorroa daramatenek osatua; gauza bat esan baina ahal dutenean, elkartu eta gehitzen direnean, genero-indarkeria eta berdintasuna hutsaltzen duten politikak egikaritzen dituztenena, frankismoaren biktimei irain egiten diena eta zerbitzu publikoak ahultzen dituztenena”, azaldu du.

Idoia Mendiak Gasteizko ekitaldi politiko batean hartu du parte, eta bertan izan dira ere Luis Planas Nekazaritzako ministroa eta Senaturako Arabatik zerrendaburu dena, Julia Liberal. Ekitaldian, Pedro Sánchezen kabinete-kideari eskertu egin dio Brexitaren eta Estatu Batuetako arantzelen aurrean “autonomia erkidego guztiak mahai berean esertzeko azaldutako prestasuna eta azkartasuna, merkataritzarako eta nekazaritzako elikagaien sektorerako mehatxu berrien aurrean ahaleginak koordinatzeko”.

“ Oso garrantzitsua da herritarrek jakitea ezin ditugula saihestu gugandik harago dauden erabakirik egoterik, ausarkeriazko erabakiak gainera, Brexitagatik edo Trumpek arantzel berriak iragartzeetik, kasu, ondoriozta litezkeenak. Alabaina, esan diezaiekegu buru belarri arituko garela horien kalteak gutxitzen zein alternatibak bilatzen eta, batik bat, kaltetutako sektoreei entzunez egingo dugula. Horretan ere ikusten da gure ministro gizon eta andreen balioa", adierazi du.

Mendiak Gobernu guztien lerrokatzeak Euskadirentzat duen garrantzia azpimarratu du. Euskaldunentzat garrantzitsua eta lasaigarria da gaur egun sozialistak jendearen bizitzari eragiten dieten gune guztietan izatea, hots, udaletan, aldundietan, Eusko Jaurlaritzan, Espainiako Gobernuan edo Europako Batzordean”, gaineratu du.