partekatu
• Giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeko eta beren ordainerako legea (1978-1999)
Idoia Mendia: «Inoiz ez da arrazoirik egon bizitza bat kentzeko eta inoren osotasunari eraso egiteko Ez ETAgatik, ez eta ETAren aitzakiarekin ere»
PSE-EEren idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean babestu ditu Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak eginiko akordioak, giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeko eta beren ordainerako legea (1978-1999) abian jartzeko, polizia-gehiegikerien lege gisa ezaguna dena
Euskal Sozialistok beti planteatu dugu botere publikoek erantzuna eman behar dietela herrialde honetan egin diren giza eskubideen urraketa ezberdinen biktimei.
- Esparru horretan ezagunena den legeriarekin egin dugu, terrorismoaren biktimak babesteko eta beren ordainerako legeekin, ETAren eta GALen biktimekin, zein beste talde batzuenekin, lotuta.
- Memoria Historikoaren legearekin egin dugu.
- Frankismoan zehar (1960-1978) giza eskubideen urraketen biktimak aitortzen dituen dekretuarekin egin dugu.
- Eta orain Giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeko eta beren ordainerako Legearekin (1978-1999) egiten ari gara, hain zuzen ere, polizia-gehiegikerien legearekin, demokrazian giza eskubideak urratu zaizkien pertsonak babesten dituenarekin.
Zer lortuko da Lege horrekin? Amaitu gabeko zeregin bati amaiera ematea.
- Eskubideak urratu zaizkienean, botere publikoen laguntza jaso ez dutenen ordaina.
- Zuzenbide Estatua sendotzea, zeina, ezeren truke terrorismoa garaitu eta gero, agian egin dituen akatsak konpontzeko gai den.
- Botereen banaketa erabat errespetatuz egitea, bidegabe eskubideak urratu zaizkienei eskubideak bermatuz, bai eta bidegabe salaketak jaso dituztenenak ere.
- Euskal Administrazioaren eskumenetatik egitea, Konstituzio Auzitegiak berariaz babestu ditu eta.
- Eusko Jaurlaritzatik egitea gobernuen arteko adostasunarekin.
Legeak ez ditu epaileen, polizien eta Estatuko beste funtzionarioen multzoak zalantzan jarri nahi, badakigulako gehiengoak egokitasunez jardun zuela. Legeak berariaz ukatzen du auzi horiek planteatzea gatazka politiko batek eragindako bi indarkeriaren arteko gatazkaren markoan. Adierazten duenez, xedatutako ordaina «ez da bideratu behar ustezko legez kontrako auziak ikertzera ez eta egileak zigortzeko horiek identifikatzera ere», eta ohorerako, errugabetasun-presuntziorako eta datu pertsonalak babesteko eskubideak gordetzen ditu.
Gainera, edozer susmo argitzen du foro parajudizialen inguruan, eta ezartzen duen administrazio-prozedura konstituzio-doktrinak babestu du, zeina tren- edo aire-istripuetako errudunen biktimak, identifikatu gabekoak, artatzeko erabiltzen den.
Laburbilduz:
- Aldatu den legea (jatorrizkoa 2016koa da eta PPren Gobernuak errekurtsoa jarri zion) 1978 eta 1999 artean giza eskubideen urraketen biktimei ordainak eman nahi dizkie, botere publikoen babesa jaso ez dutelako. Denbora-tarte hori ez da hautaz xedatu. Legeak aukera ematen du preskribatzeagatik behar zuten egiazko, justiziazko eta ordainetako eskubideen aitorpenik jaso ez duten auziei heltzeko.
- Hori egiten da inor epaitu gabe, Konstituzioaren irizpideak eskuan izanik, euskal Administrazioak eskumena izanik eta Justiziaren ekintza ordezkatzen ez duten erabakiak hartuz.
- Abiapuntu dugun esperientziarekin egiten da: Eusko Jaurlaritzak Patxi López lehendakariaren agintaldian zehar onartutako dekretuarekin, zeina, jadanik, aukera eman duen 187 biktima aitortzeko (1960 eta 1978 artean gertatutako egiteengatik), eta inork ez du errekurtsorik ez eta eragozpenik ere egin.
- Jatorrizko legeriari eginiko aldaketek nagusiki balorazio-batzordeari eragiten diote, espediente bakoitza aztertzeko ardura duen adituen batzordeari. Jarrera kritikoa mantentzen duten kolektiboek eta alderdiek argudiatzen dute Justiziaren ekintza ordezkatu nahi duela, baina ez da hala. Batzordeak ezin izango ditu egitateen egileak identifikatu, ez eta prozedura eta salaketa berririk ireki ere. Auziek preskribatu dute.
Halaber, argudiatzen dutenez, epairik ematen ez bada, biktimari ezin zaizkio ordainik eman, baina epaiketa judizialik ez dagoen eta biktimei ordainak ematen zaizkien egoerak badira, adibidez, terrorismoaren zenbait biktimen kasua, zeinen auziak judizialki ebatzi ez den egilea ezagutzen ez delako eta, halere, biktima gisa aitortzen zaizkien, edo tren- edo aire-istripu batzuen biktimen kasua.