Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Badira herrialde mailako adostasunak eskatzen dizkiguten erronkak, eta hau da horietako bat”

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, hauteskundeak atzeratzeko erabakia dela eta, esan du " herrialde mailako adostasunak eskatzen dizkiguten erronkak" daudela eta egungo koronabirusaren bezalako krisiaren aurrean “herritarrek inoiz baino beharrezkoago sentitzen” dutela hori.

1. argazkia
Idoia Mendia durante su intervención tras el aplazamiento de las elecciones vascas | Foto: Socialistas Vascos

Euskaldunok Espainiako Gobernuak eskain diezazkiguken baliabide guztiak behar ditugu, eta Eusko Gobernuak #Euskadi-n eman ditzaken baliabide guztiak behar ditu, bere aldetik, Espainiako Gobernuak. #EsteVirusLoParamosUnidos pic.twitter.com/O4ojVi489F

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 16, 2020

Lehendakaritzan gaur goizean apirilaren 5erako jarritako hauteskunde autonomikoak modu bateratuan atzeratzea aztertzeko euskal alderdi politikoetako ordezkariekin burututako bileraren ondoren, Mendiak esan du euskaldunok Espainiako Gobernuak eman diezazkiguken baliabide guztiak behar ditugula eta Espainiako Gobernuak Euskadin Eusko Jaurlaritzak eman ditzaken baliabide guztiak behar dituela.

2020ko apirilaren 5ean EAEko hauteskundeak ez egitea adosteko euskal alderdi politikoen arteko bileraren ondorengo ohar bateratua

Gaur, Equo Berdeak, PP, PSE, Elkarrekin Podemos, EHBildu eta EAJ-PNV alderdi politikoak Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu dira Euskal Legebiltzarrerako hauteskundeak aztertzeko.

Covid 19aren (koronabirusa) pandemiak eragindako egungo Osasun-larrialdiaren eta Alarma-egoeraren testuinguruan, honako akordio hauek jakinarazten dituzte:

  1. Osasun-larrialdiaren Adierazpenarekin eta Alarma-egoeran, ezin izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ez osasun publikorako, ezta botoa emateko eskubidea baliatzeko behar diren bermeekin.
  2. Ondorioz, indargabetuta geratuko da, Lehendakariaren Dekretu bidez, datorren apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia. Erabaki hori hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, ostegun honetako 24:00ak baino lehen, hartu eta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
  3. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia Osasun-larrialdiaren Adierazpena kendu ondoren aktibatuko da. Berehala egingo da, alderdi politikoei entzun ondoren, eta Lehendakariaren Dekretu bidez.