Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskadik lehen eta bigarren mailako euskaldunik bereiziko ez duen Gobernu bat behar du, ez dituen baliabideengatik, ez bere sentimendu zein identitatearengatik”

• PSE-EEko lehendakarigaiak EAJi ohartarazi dio “eskubide nazionalez hitz egitea nahi badu elkar dadila batzoki batean edo herriko taberna batean”, eta esan du Euskal Sozialistak “erreskate sozialean daudela, ez salbazio nazionalean”

1. argazkia
Idoia Mendia, durante su intervención en el acto político de Nanclares de La Oca. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Idoia Mendiak, “Euskadik lehen eta bigarren mailako euskaldunik –ez dituen baliabideengatik ez bere sentimendu zein identitatearengatik– ez dela egongo argi esango duen Gobernu bat" behar duela esan du gaur. “Sozialistok ez gara hor sekula egongo, sozialistok erreskate sozialean gaude, ez salbazio nazionalean", azpimarratu du.   

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Langraiz Okan Gloria Sánchez Arabako hautagaiarekin batera. Miguel Ángel Montes herriko alkatea ere bertan izan da. Eman duen hitzaldian, datorren legegintzaldirako dituen asmoez galdetu dio EAJi, eta “bere programaz hitz egin dezala” eskatu dio. “Hitz egin dezala laurehun eta enegarren orriaz, hor ezkutatzen baitu Euskadirentzat duen etorkizuneko proiektua, EH Bildurekin partekatzen duena”, salatu du.

“Botu sozialista bakar batek ere” ez diola abertzaleen abentura horiei sostengurik emango ziurtatu ondoren, “eskubide nazionalez hitz egin nahi badute bil daitezela nahi dutenek batzoki batean edo herriko taberna batean", esan du. “Sozialistok erreskate sozialean gaude. Eskubide sozialez hitz egin nahi badute, hemen gaude nahi duenarentzat; gu langileekin, merkatariekin, herritar guztiekin aurkituko gaituzte beti, pasaporterik eskatu gabe”, ohartarazi du.

Idoia Mendiak, halaber, Euskal Sozialistek “jarrera politiko irekia" izango dutela esan du "ezberdin pentsatzen dutenekin akordioak egiteko eta gobernu guztiekin lankidetzan aritzeko". “Inoiz baino gehiago behar ditugu, geure bizilagunak, geure langileak eta geure enpresak berreskuratzeko. Gobernatzeko beste modu bat behar du honek”, adierazi du. Izan ere, lidergoa gauzatzeko beste era baten alde egin du, “entzuteko eta konpontzeko, erantzuteko eta bultzatzeko, koordinatu eta lankidetzan aritzeko jarrerarekin". “Euskal Sozialistek herritarrei luzatzen diegun proposamena da: erantzunak emango dituen Gobernu bat eta konponbideak jartzen dituen ezker bat”, erantsi du.

Buruzagi sozialistak iritzi dio datorren uztailaren 12ko hauteskundeak “izugarrizko aukera” dela “indartsuago irteteko”. “Gizartea euren gobernuengan konfiantza jarri ahal izateko beharrean da, inoiz ez bezala, gobernu guztiengan jarri ere, Euskadi ekonomikoki eta sozialki eraiki ahal izateko. Eta hauteskunde hauek aukera bat dira gobernu guztiak eskutik joan daitezen premiazko neurrietan”, esan du.  Halatan, “bazterketarik gabeko akordioen” beharra dagoela errepikatu du. "Eta sozialistok badakigu hori nola lortu, gobernu horietan guztietan, hasi udaletakoetatik eta Europakoraino, dagoen alderdi bakarra garelako”, ondorioztatu du.

Gloria Sánchezek, berriz, esan du euskal herritarrek erantzunak behar dituztela euren arazoentzat, eta hori sozialistak gobernuan direla lortzen dela, “aurrekontuak onartuta, legeak onartuta, erakunde guztietan egin izan dugun eta egiten jarraitzen dugun moduan”. “Euskal gizarteak, egun, inoiz baino gehiago behar du Espainiako Gobernuarekin eta Europar Batasunakoarekin komunikaziorik eta harremanik onena, sintoniarik onena, eta hori lortzeko zer egokiagorik eta sinetsiagorik Alderdi Sozialista baino. Botoa Alderdi Sozialistari ematea botoa zure eta familiaren alde ematea da, Osasuna hobetzearen, Hezkuntza hobetzearen alde ematea da; zure lan eskubideen, zure enpleguaren alde ematea da, zeure zoriari emanik utzia izan ez zaitezen", zehaztu du.