Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gobernagarritasun-ituna

Idoia Mendia: “Akordio hau Euskadi berreraikitzeko eta krisitik guztiok batera irteteko proposamen bat da”

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du sozialisten kezka bakarra lanean berehala hasiko zen Gobernu indartsu bat abian jartzea izan dela

1. argazkia
Idoia Mendia junto a Iñigo Urkullu y Andoni Ortuzar, tras la firma del acuerdo en el Parlamento Vasco. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azpimarratu du gaur EAJrekin sinatu duen gobernagarritasun-akordioak une “bereziki gogor” bati erantzuten diola, eta bi alderdiek proposamen bat, itxaropenerako akordio bat, eskaintzea erabaki dutela Euskadi berreraikitzeko. Programa-dokumentua EAJren presidentearekin eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin sinatu ondoren, Mendiak gogoratu du bere kezka bakarra, hauteskunde aurretik eta ondoren, "epidemiak uzten ari zaizkigun zulo izugarriei aurre egitea izan dela, osasun, gizarte eta ekonomia arloan”. 

“Duela lau urte sinatu genuen ituna egonkortasunerako apustu bat izan bazen, aldeen arteko elkar ulertzerako, orain aurkezten duguna Euskadi berreraikitzeko proposamen bat da, oraingo honetatik batera irteteko eta gizarte hau gainera datozkigun eraldaketa handietara prestatzeko”, adierazi du prentsa-aretoan, Andoni Ortuzarrekin batera egin duen agerraldian.

Akordio hau ez da hemen agortzen. Eragile sozialekin, gainerako erakundeekin eta gainerako alderdiekin elkarrizketarako proposamen ireki bat da. 
Gehiengo absolutua duen Gobernu bat izango da oraingo hau, baina eskua luzaturik izango du. #ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/Xg5QO3uDo6

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 1, 2020 

 

Idoia Mendiak boto-emaileen babesa izan du gogoan. "Akordio hau, batik bat, azken hauteskundeetan botoa eman zigutenen konfiantzari esker izan da posible. Gure proposamena ulertu eta egonkortasunaren, osasunaren, enpleguaren eta inor atzean ez geratzearen alde egin zutenei esker. Eskerrik asko hori posible egin duten milaka euskaldunei”, esan du. 

Itunaren edukiez denaz bezainbatean, zeinak inbestiduraren osoko bilkuran zehaztuko baitira bere osotasunean, eta akordioak zabaltzeko aukerari buruz, Idoia Mendiak Covid-19aren krisiak sortutako egoeran jarri du, beste behin, arreta. 

“Kontua ez zen, eta ez da, zerotik hastea. Kontua zen ezohiko egoera batean akordio berri bat bilatzea. Umiltasunez onartzea inork ez duela egia absoluturik, eta erantzukizunez onartzea Gobernu indartsu baterako oinarri sendo bat eraikitzeko aukera genuela, atzerapenik gabe aritzeko eta konplexurik gabe adosteko”, nabarmendu du.

Jarraian, oposizioko taldeei zuzendu zaio: “Akordio hau ez da hemen agortzen. Eragile sozialekin, gainerako erakundeekin eta gainerako alderdiekin elkarrizketarako proposamen ireki bat da. Gaur sinatu dugunak bide ematen dio gehiengo absolutua duen Gobernu bati, baina eskua luzaturik du. Horixe da gure borondatea, eta besteena ere halaxe izatea espero dugu”.