Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren 40. Kongresua

Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Cristina González Euskal Sozialisten ordezkaritzaren buru PSOEren 40. Kongresuan

Batzar sozialista urriaren 15ean, 16an eta 17an burutuko da Valentzian, eta Pedro Sánchez hautatuko du berriz ere PSOEren idazkari nagusi izateko

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia ,y los secretarios generales de Bizkaia, Gipuzkoa y Álava, Mikel Torres, Eneko Andueza y Cristina González | Foto: Socialistas Vascos

PSOEren 40. Kongresuan parte hartuko duen Euskal Sozialisten ordezkaritza 31 ordezkarik osatuko dute, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Mikel Torres, Eneko Andueza eta Cristina González, hurrenez hurren Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako idazkari nagusiak, izango dira buruan.

Euskadiko ordezkariak “parte hartzeko eta lankidetzarako borondaterik handienarekin” joango dira Valentziako hitzordura datorren urrian (15, 16 eta 17a), gipuzkoar sozialisten babesa helaraziz "hamarkada solidario, berde eta feminista baterako" proiektu politikoa eraikitzeko.

Ordezkaritza hori osatzen egongo dira, beste batzuen artean, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua, Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzarako idazkaria eta Denis Itxaso Gobernuaren Euskadiko ordezkaria.

BIZKAIA

Bizkaiko ordezkaritza 9 emakumek eta 8 gizonek osatzen dute eta Mikel Torres Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi eta Portugaleteko alkate dena, Francisco Fernández Bizkaiko Antolakuntzako arduraduna, Begoña Gil PSE-EEko Erakundezko idazkaria eta Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko foru diputatua izango dira bertan.

Horiez gain, Valentzian egongo dira María Guijarro Kongresuko diputatua, Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateordea eta Tontxu Rodríguez Senatuko Euskal Sozialisten idazkari nagusia.

Honako hauek osatuko dute Bizkaiko zerrenda: Ekain Rico Bizkaiko Erakundezko idazkaria, Txitxo Abascal Ermuko alkatea, Carmen Díaz Gizarte Mugimenduen arduraduna, Alba Delgado Gizarte Politiken ordezkaria, Yolanda Díez Lurraldeko Politika Publikoen idazkaria, Alfredo Retortillo Azterlan, Programa eta Prestakuntza Arloko idazkaria, Isabel Cadaval Basauriko Udaleko bozeramailea, Javier Seoane Gurutzetako Elkartearen idazkari nagusia, eta Marian Muñoz Hauteskunde Ekintzaren eta Bizkaiko Exekutibo Sozialistaren Elkarteekin Harremanetarako arduraduna.

GIPUZKOA

Gipuzkoako PSE-EEk “munizipalismoaren protagonismoa aldarrikatu" nahi izan du alderdian, eta hainbat udal karguk parte hartzen dute ordezkaritzan, horien artean Maider Laínez Andoaingo PSE-EEko idazkari nagusi eta herriko alkate denak, Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomikoa, Ekologia eta Osasun Publikoaren zinegotzi eta sozialisten bozeramaileak,
eta Cristina Laborda, Gizarte Mugimenduen, GKEren eta Immigrazioaren idazkari eta Irungo Udaleko Giza Baliabideen eta Zerbitzu Orokorren eta Herrilanen zinegotzi eta Tokiko Polizia eta Bizikidetzaren ordezkariak.

Valentzian izango dira, halaber, Rafaela Romero, PSE-EEko Askatasun Publikoen, Memoriaren eta Bizikidetzaren Arloko idazkari eta Mugikortasunaren eta Lurraldearen Antolaketaren diputatu ere dena, Mikel Durán, Gipuzkoako PSE-EEko Antolakuntzako idazkaria, eta Susana Corcuera legebiltzarkidea.

ARABA

Arabatik, berriz, parte hartuko dute Daniel Senderos Arabatik Kongresuko diputatu denak, Maider Etxebarria Gasteizko Udaleko alkateordeak eta Txarli Prietok, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen presidenteordeak.