Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lehendakariaren kontaktuen erronda

Idoia Mendia: “Euskadin baditugu Covid-19aren krisitik bidezko irteera bat lortzeko behar diren tresna eta politikak”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak parte hartu du lehendakariak alderdi politikoekin burutu duen errondari amaiera eman dion bileran

1. argazkia
Reunión del PSE-EE y EAJ-PNV con el Lehendakari | Foto: Socialistas Vascos

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23an.- Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak esan du Euskadik badituela Covid-19ak eragindako krisitik bidezko irteera bat lortzeko behar diren tresnak, eta Euskal Sozialistek “ezkerreko politikekin, kalitatezko enpleguarekin eta osasungintzan eta hezkuntzan indartsuak diren zerbitzu publiko batzuekin” duten konpromisoa berretsi du, horiek direlako, haren esanetan, “berdintasunerako bermerik onena”.

Idoia Mendiak Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzar bozeramailearekin batera hartu du parte EAJko ordezkaritzarekin lehendakariak euskal alderdi politikoekin izandako kontaktuen errondari amaiera eman dion bileran. Buruzagi sozialistarentzat, “ezinbestekoa da Euskadik harago begiratzea eta erronka erabakigarriei aurre egiteko prestatzea, betiere txertoek osasunari eta etorkizuneko horizonteari zabaltzen dioten talaiatik begiratuz, gure ekonomiak, gure sektore traktoreak eta gure langile eta ekintzaileentzako enplegu-nitxo berriek aurrera egin dezaten".

✅#Euskadi-k baditu #Covid19-ak eragindako krisiari bidezko irteera bat emateko behar diren tresnak.

💉Txertoek itxaropen horizonte bat zabaltzen dute, eta prestaturik egon behar dugu gure ekonomian eta gure gizartean erronka erabakigarriei heltzeko. pic.twitter.com/c9WG6Exjtl

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 23, 2021

“Gehiengo sendo bat dugu Legebiltzarrean, gobernu programa eta Aurrekontu anbiziotsuak ditugu, bizi dugun egoerari erantzuten dienak, eta gure lehiakideek, hots, Katalunia edo Madril bezalako eskualde aurreratuek baino lasaitasun eta baretasun politiko handiagoarekin gaude Europako funtsen aukeretarako. Euren zurrunbilo politikoetan bildurik dira bi erkidego horiek, eta hobe lukete sozialisten egite onean konfiantza jarriko balute”, esan du Idoia Mendiak aztertu dituzten gaietako batzuk aipatzean.

PSE-EEko idazkari nagusiak berretsi du Eusko Jaurlaritzak eskua luzaturik diola oposizioari. “Nik neuk azaldu diet talde guztiei gure jarrera entzutearena eta adostasunerako gehitzearena izango dela beti. Hala ere, gure jarrera beti koherentea izango da koalizio gobernuan onartu genuen erantzukizunarekin eta gure programaren hiru ardatzekin: osasuna bermatzea, ekonomia suspertzea eta hori justizia irizpideen arabera garatzea, batik bat, gure laguntza gehien behar dutenekin", azaldu du.

❤{0>️ @idoiamendia:<}0{>️ @idoiamendia:<0} “#Euskadi-k baditu #Covid19-ak eragindako krisiari bidezko irteera bat emateko behar diren tresnak”

Lehendakariordeak parte hartu du lehendakariak alderdi politikoekin burutu duen errondari amaiera eman dion bileran. pic.twitter.com/4HWUMExjxl

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) March 23, 2021