Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Boto sozialista da ezkerreko Gobernu baterako bermea; guztiontzako osasunarena, adinekoen arretarena eta seme-alabentzako hezkuntzarena”

• PSE-EEko hautagaiak ohartarazi du “Voxen ideiak Eusko Legebiltzarrean egongo direla PPren eskutik”, eta esan du “eskuin muturrari nazionalismo gehiagorekin ez, sozialismo gehiagorekin” egiten zaiola aurre.
• Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusiak Mendiaren egikera azpimarratu du, "ulertzen duelako politika akordioak lortzean datzala, konfrontazio gisa ulertzen dutenen aldean"

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Idoia Mendiak, PSE-EEren aldeko “boto masiboa” eskatu die gaur herritar aurrerakoiei, “boto sozialistan dagoelako ezkerretik gidatutako Eusko Jaurlaritza baten bermea”. “Guztientzako osasunaren, gure seme-alabentzako hezkuntzaren, gure adinekoentzako arretaren bermea; boto sozialistan dago Euskaditik Pedro Sánchezen Gobernua indartzeko bermea”, adierazi du

 

Jokoan dago guztien osasuna, gure seme-alaben hezkuntza, gure adinekoen zaintza.

Beraz, boto guztiak Alderdi Sozialistarentzat. ⁰

Boto sozialistan datza ezkerretik gidatutako Eusko Jaurlaritza baterako bermea.⁰#VotaIdoia #VotaPSE
#12J #U12 pic.twitter.com/H7R2cbRAky

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 8, 2020

 

 Idoia Mendia era horretan mintzatu izan da Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusi eta Diputatuen Kongresuko sozialisten bozeramailearekin batera Gasteizen burututako ekitaldi politiko batean. “Euskal Sozialistok programa serio eta kontrastatu batekin aurkezten gara hauteskunde hauetara”, esan du bertan. “Ez da burutazioen katalogo bat, geroari begiratzen dion etorkizuneko proiektu serio bat da. Gure lehentasunak berrantolatu egin ditugu, birusaren krisiak eta horren ondorio ekonomiko eta sozialek horrexetara behartzen dutelako, baina ibilbide luzeko proiektua da gurea, belaunaldi batentzako plana da”, ziurtatu du.

Buruzagi sozialistak esan du ez dela berdin “botoa eman ala ez eman, inoiz ez da berdin; eta ez da ere berdin botoa nori eman". “Baina, oraingo honetan, garbiago dago: Euskadiko aurrerakoien boto masiboa behar da Alderdi Sozialistaren alde, ez delako berdin nazionalistek euren botoak batu ala ez eurei bakarrik interesatzen zaizkien politikak egiteko. Ez da berdin Eusko Jaurlaritzan ezkerreko politikarik egon ala ez, ez da gauza bera lankidetzan edo norgehiagokan aritzea”, adierazi du.

Voxek Arabatik Eusko Jaurlaritzan eserleku bat lortzeko aukera izan du hizpide, eta esan du “Voxen ideiak eta Voxen proiektuak, egiatan, bermaturik daude Ganberan: PPren eskutik”. “Iturgaizek esan du hori, botoa hari ematea eskuin muturrari besoak zabaltzea dela esan du, bere eredua PPk Voxen laguntzaz gobernatzen duen eremuetakoa dela”, gogoratu du.

Horren aurrean, Euskal Sozialisten proiektua “oso bestelakoa” dela nabarmendu du. “Gure eredua Pedro Sánchezena da, María Chiviterena, Concha Andreurena, Salvador Illarena. Gure eredua aurrerabidearena eta elkartasunarena da, neurritasun, zentzutasun eta akordioena. Eskuin muturra ez da gerarazten nazionalismo gehiagorekin, Legebiltzarrean eta Gobernuan sozialismo gehiagorekin gerarazten da", esanez amaitu du.

Adriana Lastrak, bere aldetik, esan du Euskadira etorri dela “Idoiari botoa ematea eskatzeko, emakume sozialista bat behar dugulako Ajuria Enean”, eta Lehendakaritzarako hautagaiaren egikera azpimarratu du. “Bada jendea politika konfrontazio modura ulertzen duena eta bada ere beste bat politika akordioak lortzea dela ulertzen duena, eta horixe da Idoiak beti defendatu izan duena eta hasiera-hasieratik garbi utzi izan diguna”, adierazi du.

Ekitaldia Cristina Gonzálezek aurkeztu du, Arabako Sozialisten idazkari nagusiak. Hitza hartu duenean, esan du “ezohiko kanpaina baten aurrean” gaudela pandemiaren eraginez, zeinak bestalde agerian utzi baitu “gure urrakortasuna eta zerbitzu publikoen garrantzia, inoiz baino beharrezkoagoak direlarik, eta horiek indartzearen alde jarraitu behar dugu lanean", esan du.