Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «Maiatzaren 26ko hiru hautetsoentzietarako benetako boto erabilgarria Euskadiko Alderdi Sozialistarena da»

PSE-EEren idazkari nagusiak, kanpainaren hasieran galdetu du ea zer balio eta printzipio partekatzen dituzten EAJk eta Ciudadanosek Europako Parlamenturako talde berean egoteko

1. argazkia
Idoia Mendia, Teresa Laespada, Eider Gardiazabal, Alfonso Gil y Mikel Torres en el inicio de campaña del PSE-EE para las elecciones municipales, forales y europeas | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia, PSE-EEren idazkari nagusiak gaur baieztatu duenez, Euskal Sozialistek bakarrik ziurtatu ahal dute, hauteskundeen ostean, jendearen bizitzarako erabaki garrantzitsuak hartzen dituzten gobernu guztietan egongo direla. «Soilik sozialistok bermatu dezakegu politiken koherentzia: udaletan, foru-politiketan, Espainiako Gobernuan eta Europan. Beste batek ere ezingo du bermatu. Argiago esango dut: maiatzaren 26ko hiru hautetsontzietarako benetako boto erabilgarria Euskadiko Alderdi Sozialistarena da», azaldu du.

Idoia Mendiak, kanpainari hasiera emateko ekitaldian, Alfredo Pérez Rubalcaba oroimenera ekarriz hasi du bere hitzaldia. Esan duenez, «euskal sozialista horri esker, PSE-EEk kanpaina kalean egin dezake». Ondoren, nabarmendu du Eider Gardiazabal Eusko Legebiltzarrerako hautagaia «Europako talde sozialistaren parte» izango dela, eta, horrez gain, adierazi duenez, «antzaz, bistakoa bada ere, ez da horrela Europako sozialistok programa, proposamenak, balioak eta printzipioak partekatzen ditugulako».

«Zer programa, proposamen, balio eta printzipio partekatu nahi dituzte EAJk eta Ciudadanosek Askatasunen eta Demokraten Aliantza izeneko talde horretan? Zeintzuk Casadoren PPk, Voxen boto-emaile batek nahi duen guztia bere alderdiak jasotzen duela eta Orbánekin taldea partekatzen duela esan bazuen? Zeintzuk Podemos eta EH Bildu barne hartzen dituen Izquierda Unitarian? Ez, ezin dugu bromarik onartu. Europa ez dago txantxetarako», ziurtatu du. Jarraian, gogora ekarri duenez, hiru eskuinek berrogei urte atzera egitea proposatzen zuten, eta hamaika milioi boto baino gehiago eskuratu dituzte hauteskunde orokorretan.

Mendiak honako hau nabarmendu du Eider Gardiazabalekin, Alfonso Gil Bilboko alkategaiarekin eta Teresa Laespada diputatugai nagusiarekin batera egin duen ekitaldi politikoan: «Alderdi Sozialistak jaso duen babes sendoari esker bakarrik lortu da haiek ez gobernatzea. Euskadin, Espainian eta Batasunaren gainerako tokietan Alderdi Sozialistari babes sendoa emateak soilik galaraz dezake eskuinak Europa zuzentzea. Europarentzako aringarria izan da Pedro Sánchezen garaipena! Dakitenez, Espainia, gaur atzo baino gehiago, Europaren aldeko proiektuarentzako bermea da!

Idoia  Mendiak ziurtatu duenez, PSE-EEk «handi-nahiez eta uste osoz ekingo die M26ko hauteskundeei», eta, esan duenez, hautagai sozialistek konponbideak eskainiko dizkiete herritarrei, eta «herritarrek EAJk ordezkatzen duen erdiko-eskuineko boto-emaileentzako babesaren edo Alderdi Sozialistak dakarren aurrerapenaren artean hautatu beharko dute».

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, halaber, gogora ekarri duenez, duela hamar urte, maiatzaren 9an, Patxi Lópezek Jaurlaritzaren buruzagitza hartu zuen, eta bera haren parte izan zen Justizia eta Administrazio Publikoko sailburu zein bozeramaile gisa, eta, geroago Barne-arazoetako sailburu gisa ere bai.

«Dena eta denak gorabehera, ausartu ginen. Terrorismoak zuzenean mehatxatu bagintuen ere. Aurreko Gobernuak ezkutatu zuen krisia gorabehera. Etenik gabeko jazarpen politikoa gorabehera, boterea eskatu zutenek iragartzera eman zigutena, lur erreko politika egin zutenek. Ba guk lubakiak estali genituen eta elkarbizitza eta ezberdinon artean elkar-ulertzea erein genuen», azpimarratu du.

Eta, amaitzeko, esan duenez, PSE-EEren erabaki horrek jarraipena izan zuen, ez soilik legealdi honetan, hurrengoetan ere bai, eta, gaur egun, egoera hori esparru nazionalean erregistratzen da: «Euskadin bake-aro berri bat irekitzea eragin genuen. Aro berri horretan, denekin adostu ahal izateko jendearen bizitza hobetzen dituzten gaiak. Inor baztertu gabe. Politika egiteko modu berri bat, Espainia osoan behin betiko bere tokia hartuko duena».