Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Kataluniako hauteskundeak

Idoia Mendia: “Salvador Illaren garaipena Katalunian etapa berri bat irekitzearen aldeko apustua da, eta Pedro Sánchezek zabaldutako elkarrizketarentzako bermea"

PSE-EEko Batzorde Exekutiboak PSC zoriondu du eta gogoratu du pluraltasunarekiko errespetua izan behar duela aurrera egiteko eta erakundeak herritarren interesetara zuzentzeko oinarria, Euskadin gertatzen den bezala

1. argazkia
Salvador Illa en un mitin en Donostia | Foto: Socialistas Vascos

Bilbo, 2021eko otsailaren 15a.- PSE-EEko Batzorde Exekutiboak zorionak helarazi dizkie PSCko adiskideei Kataluniako hauteskundeetan izandako garaipenarengatik. Euskal Sozialistok espero genuena zen, uste dugulako Salvador Illak jaso duen babesa dela kataluniar gizarteak eta, are, Espainia osoak behar duena.

🌹 @salvadorilla-ren garaipena #Katalunia-n etapa berri bat irekitzearen aldeko apustuaren garaipena da, eta @sanchezcastejon-ek zabaldu duen elkarrizketarako bermea.
🌹 Pluraltasunarekiko errespetua izan behar du aurrera egiteko eta erakundeak herritarren interesetara zuzentzeko oinarria, #Euskadi-n gertatzen den bezala. pic.twitter.com/cHWg6ExjDl

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 15, 2021

Euskal Sozialisten zuzendaritzarentzat, Kataluniak gizalegezko irakaspena eman du, inguruabar zailetan bozkatu du, alabaina itxaropenarekin, etorkizunera begira, egin du. “PSCk aspalditik esaten ari dena defendatu du kanpainan, orri berri bat idatzi behar dela, aldatu egin behar dela kataluniarrak berriro elkar entzun eta aurkitu daitezen. Ezinbestekoa da kataluniarrek elkarri entzutea eta Kataluniak gainerako Espainiarekin ere gauza bera egitea”, azpimarratu du Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusiak.

Emaitzak, gainera, PSOEren urte hauetako norabide politikoarentzako bermea dira. Illaren eta PSCren garaipenak Pedro Sánchez presidentearen elkarrizketarako apustua balioztatzen du. Katalunia arazo gisa ikusten duen eskuinak izugarrizko porrota jaso du. PSE-EErentzat, Illaren garaipena Kataluniak bizikidetzaren eta konponbideen aldeko apustutik etorri da, blokeo politikoari amaiera emateko nahitik. Kataluniar gizartea berriro elkar aurkitu beharrean da, eta uste dugu pluraltasuna errespetatzetik abiatu behar dela. Hori da aurrera egiteko oinarria, Euskal Sozialistak Euskadin defendatu izan dugun moduan.

“Denbora da sozialistek Euskadin abentura subiranistak saihesteko eta herritarren benetako beharrei erantzuteko baliagarria dela erakutsi izan duen bide bati ekin geniola. Heldu da Kataluniak ere gauza bera egiteko unea”, azaldu du Idoia Mendiak.

PSE-EE sinetsirik dago O-14an izandako emaitzak eta lankidetza politikorako giroak amaiera emango diotela Kataluniak bizi izan duen behin-behinekotasun egoerari, erakundeek pandemiaren kontrako borrokari eta susperraldi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko erronkari hel diezaioten, lankidetza etapa berri bati bide emanez. Ordua da orria pasatzeko, sumindura garaia atzean usteko, herritarrak zatitu, bizikidetza kaltetu eta erakundeen prestigioa hondatu besterik ez baitu egin.