Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Sozialismoa, egun, gobernu guztietatik ari da indartzen aurre egitera goazen eraldakuntza handiei erantzuteko”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak sozialdemokraziak Europa indartsu eta batu batean betetzen duen egitekoa azpimarratu du Iratxe García Europako Parlamentuko buruzagi sozialistarekin eta Arancha González Laya ministroarekin batera

1. argazkia
Arancha González Laya, Idoia Mendia e Iratxe García | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, gizarteak osotasunean dituen erronkei, izan pandemiari zein epe luzera dituenei, erantzuna emateko gobernuetan sozialistek duten egitekoa defendatu du, Alderdi Sozialista sorburuan Euskadik eta Espainiak bizi zituzten eraldakuntza politiko eta sozial handiei erantzuna emateko sortu zen modu berean.

“Zenbaitzuk hitz handi artean kaleko borroketan galtzen diren bitartean, sozialistak konponbideetan eta bestelako etorkizun horren eraikuntzan gaude. Sozialistok lema hartu dugu bestelako etorkizun bat prestatzeko. Sozialismoa Espainiaren eta Euskadiren eraldakuntza politiko eta sozial sakonen erdien sortu zen, erantzun berriak ematearren. Eta, gaur, sozialismoa gobernu guztietatik indartzen da, iraultza demografiko, teknologiko eta energetiko honen erdian erantzun berriak emateko.

Idoia Mendiak parte hartu du Donostian 'Europarekin bete dugu' izenburuarekin burututako mahai-inguruan Arancha González Laya Kanpo Arazoetako ministroarekin eta Iratxe García Europako Parlamentuko Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoiaren presidente denarekin batera.

Euskadin Alderdi Sozialista sortu zela 135 urte ospatzen dituen foro horretan, lehendakariordeak esan du herritarrek behar dituzten erantzunetako bakar batek ere ez duela zerikusia “muga berriak jartzearekin, nazionalismoarekin”. Esan du erantzun guztiak sozialistek dugun eta Europak partekatzen duen uste osoari lotuta daudela, hots, kontua ez dela “ni aurrena irtetea, elkarrekin batera irtetea" baizik. “Populismoen aurkako txertorik onena" hori dela esan du, “jendearen beldurraz eta pandemiarekin hainbeste denboraz bizitzeagatik den nekeaz” baliatzen direlako. “Guk konfiantza eta lankidetza eskaintzen dugu beldurrei aurre egiteko”.

Arancha González Laya Kanpo Arazoetako ministroak, bere aldetik, esan du Europak aurre egin beharra dien erronken artean dagoela immigrazioaren fenomenoari erantzun "arduratsua eta solidarioa" ematea, eta, horretarako, Espainiako sozialistek Europan bultzatzen ari direla “immigrazioaren eta asiloaren gaineko itun handi bat” eraikitzeko.

Adierazi duenez, horren helburua da Europatik “errukirik gabe” borrokatzea “giza zorigaitzaz” aprobetxatzen diren mafien aurka. Horri amaiera eman beharra dagoela esan du. Horrez gain, bide “seguru eta antolatuak” ireki beharraren alde azaldu da, etorkinak gure herrialdera hel daitezen. “Immigrazioa deskriminalizatu” egin behar dela esan du. “Ez da kriminalizatu behar, antolatu egin behar da, jarduera kriminalen atzaparretatik atera behar da", adierazi du.

Espainiak osasun krisia autonomia erkidegoen gestioa balioan jarriz kudeatu izan duela gaineratu du, hurbiltasunetik eraginkorragoa delako, eta beraz, erantzuna ematen zaielako eskualde bakoitzaren arazoei; baina argitu nahi izan du posizionamendu hori soilik eraginkortasunaren ikuspegitik egiten dela, inoiz ez independentismoaren nahietatik.

Europako Parlamentuko Sozialisten eta Demokraten Aliantza Aurrerakoiaren presidenteak, Iratxe Garcíak, euskal sozialismoak 135 urte hauetan egin izan duen lana aldarrikatuz eman dio hasiera bere hitzaldiari, indar politiko “bertebratzailea” izan delako, “azken hamarkadetako protagonista" izateaz gain, eta, gainera, "bakean den Euskal Herri bat" eraiki duelako bere balioak aldeztuz eta haiei uko egin gabe.

Balioan jarri du ere Europan sozialdemokraziak egindako lana Covid-19aren pandemiari eta krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiterakoan. Bere esanetan, ispilu baten aurrera eramanarazi gaitu, non "Europako proiektu politikoaren ahultasunak” ikusi izan ditugun. “Krisi sanitario, ekonomiko eta sozial handienari aurre egin beharrean gara”, adierazi du Garcíak, eta gaineratu du sozialdemokrazia konturatu zela erantzunak ezin zirela izan Europak 2008ko finantza-krisiari aurre egitean erabili zituen “errezeta zaharrak”.

“Orduan bankuak salbatu genituen, baina jende asko utzi genuen bazterrera”, azaldu du. Hori saihesteko, esan du sozialdemokraziatik susperraldirako plan “solidario" bat bultzatu izan dela, Europa soziala indartzearen eta bere eredu ekonomikoa eraldatzearen alde eginez, iraunkorragoa eta berdinzaleagoa izan dadin, eta lan horretan Eider Gardeazabal euskal europarlamentariak egindakoa azpimarratu nahi izan du, funtsezko protagonista izan delako haren prestaketan.