Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lan-bilera

Idoia Mendia: “PSE-EEk konfiantza eta egonkortasuna eskainiko die euskaldunei; PSOErekin lerratutako proiektu bat, lehenbailehen eta guztiok batera honetatik irteteko”

• Idazkari nagusiak Lurralde Politikako Kontseiluan azpimarratu du krisiak agerian utzi duela “Espainia garela eta Espainiaren beharra dugula”

1. argazkia

PSOEren Lurralde Politikako Kontseiluaren aurrean, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du COVID-19ak eragindako krisi honetan bistan geratu dela sozialismoa dela proiektu egonkor eta fidagarriena lurralde guztietan. Horregatik, Euskadin aurki burutuko diren hauteskundeetan euskaldunei Pedro Sánchezen proiektuarekin lerratutako egitasmoa eskaintzeko bere asmoa iragarri du, bizi dugun egoerari bidezko irteera bat bermatzeko.

Hausnarketa horiexek helarazi dizkiet @PSOE-ren Lurralde Politikako Kontseiluari, PSE-EEk euskaldunei konfiantza eta egonkortasuna eskainiko dizkionaren uste sendoaz gain; PSOErekin lerraturik den proiektu bat, alegia, lehenbailehen eta guztiok batera irteteko.#NadieSeQuedaAtrás pic.twitter.com/6ZHKoEO2rN

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 18, 2020

 Idoia Mendiak Lurralde Politikako Kontseiluaren bileran hartu du parte federazioetako gainerako buruekin eta Pedro Sánchez idazkari nagusiarekin batera. Bilera bideokonferentzia bidez burutu da. “Proiektu sozialista da proiektu integratzaileena, eta erkidego guztietan partekatzen ditugun erronka eta hordagoei heltzeko lurralde guztien artean lankidetzan aritzea ahalbidetuko diguna. Eta mereziko duena konfiantza Espainia ehunduko duen hari bakarrean jartzea, hots, hari sozialistan”, azpimarratu du.

Buruzagi sozialistak adierazi du ordu gutxiren barruko kontua dela Euskadin hauteskundeetarako deialdia, eta bileran parte hartu dutenei gogoratu die duela hiru hilabete azaldu izan zuela, PSOEren Batzorde Federalean hain zuzen ere, Euskal Sozialistek abertzaleak eta abertzaleak ez direnak kabitzen diren proiektu bat eskaintzen dutela, erabaki guztiak lerraturik izatea eta udaletatik hasi eta Espainiako Gobernuraino erabaki koherenteak aurkitzea ahalbidetzen duen bakarra.

“Konfiantza da Euskadin hauteskunde hauetan eskaini nahi dudana. Gurea, Euskadiko Alderdi Sozialistarena, guztiontzako proiektu bat da, aurrerakoia, eta euskaldun sentitzeko era guztiek dute tokia bertan. Azken udaletik hasi eta Espainiako Gobernuraino presente dagoen alderdi bat gara. Politikak lerratzeko gai gara, horiek eraginkorragoak bihurtzeko eta jende gehiagorengana iristeko. Egonkortasuna eta ziurtasuna eskaintzen dugu guk, garai honetan herritarrek behar duten segurtasun-sarea gara”, gaineratu du.  

“Lehenbailehen irtetea eta guztiok batera, inor atzean utzi gabe, irtetea” dira, bere iritziz, egun sozialisten konpromisoa ezaugarritzen duten bi arauak Espainia osoan. “Alderdi gisa azken bi hilabete hauetan egin ezin dugun gauzarik garrantzitsuena herritarrei proiektu partekatu bat eskaintzea izan da, eta sozialistok gauden horretatik bertatik, gobernuetan gaudela edo oposizioan garela, eskaintzea, gainera. Eta herritarrei une kritikoetan erakundeetan eta horien erabakietan konfiantza ematea da datozen hilabeteotan egiten jarraituko dugun gauzarik garrantzitsuena. Ezin diegu esan hau noiz bukatuko den, baina esan diezaiekegu sozialista bat den hartan lehenbailehen eta guztiok batera, inor atzean utzi gabe, irteteko ezbairik gabeko konpromisoa egongo dela", adierazi du Idoia Mendiak.

Eta alarma egoeraren baliagarritasuna eta herritarren aldetik jaso duen babes zabala azpimarratu ditu. Euskadin bertan ere jaso izan dute Gobernuak hartutako neurrien –konfinamendua barne– uzta. Horrez gain, gobernantza partekatuaren errealitateari erreparatu dio, eta osasun-krisiak nola jarri izan duen agerian “Espainia garela eta Espainiaren beharra dugula”, eta poztu egin da Gobernuko presidentearekin eta ministroekin kontatu ahal izan duelako sortzen joan izan diren arazoei konponbideak bilatzeko orduan. 

Idoia Mendiak bere esker ona adierazi dio Pedro Sánchezi “azken bi hilabete hauetan erakutsi izan duen begirada zabalagatik eta estatu- eta erantzunkizun-senagatik”, eta PSOE osora helarazi du sentimendu hori.  “Beste behin, sozialismoak erakutsi du badakiela egoerak eskatzen duen mailan eta herritarren zerbitzura egoten. Bazter guztietan ari gara hori erakusten, bazter guztietan, salbuespenik gabe, gu garelako horrenbesteko falta egiten duten akordioak bilatzeko bidea”, esan du.