Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskal Sozialisten proiektu politikoa metodo bat ere bada: betorik eta bazterketarik gabeko akordioa”

• PSE-EEren lehendakarigaiak adierazi du “ezker serio eta koherentea, nazionalistek nahi dituzten eztabaidetan katramilatzen ez dena” garela, Pedro Sánchez Gobernuko presidentearekin Donostian burututako ekitaldi batean.

1. argazkia
Idoia Mendia y Pedro Sánchez con Eneko Andueza y Gloria Sánchez, en San Sebastián. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigai denak elkarrizketaren eta akordioaren alde egin du gaur, eta esan du hau dela Euskal Sozialisten proiektua datorren legegintzaldirako baina baita bere laneko ohiko “metodoa” ere ekintza politikoan. “Gure proiektua metodo bat ere bada: betorik eta akordiorik gabeko akordioa. Akordioa gizarte eragile guztiekin, alderdi guztiekin, gobernu guztiekin; plan bat dugu akordioak egiteko eta gauzatzeko, jendeari entzun eta arazoak konponduko dituen gobernu bat eratzeko", erantsi du. 

Gure proiektua metodo bat ere bada, betorik eta akordiorik gabeko akordioa:
✅gizarte eragile guztiekin
✅alderdi guztiekin
✅gobernu guztiekin

Akordioak egin eta gauzatzeko plan bat entzuten eta konpontzen duen Gobernu batentzat.

Horixe da boto sozialista. #IdoiaLehendakari pic.twitter.com/ADv1nKdOSd

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 28, 2020

Idoia Mendia Miramongo Parke Teknologikoan izan da Pedro Sánchez Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiarekin batera azken horrek Euskadiko hauteskunde kanpainan zehar parte hartuko duen lehen ekitaldian. Mitinean Gipuzkoako sozialisten buru naiz lurraldeko zerrendaburu denak ere hartu du parte, hots, Eneko Anduezak.

Bere jardunean, Enekok azpimarratu du Euskal Sozialistek “konponbideen proiektu bat” dutela, “krisian galtzaile atera direnak erreskatatzeko eta Euskadi eraldatzeko proposamenekin”. “Baditugu ideiak eta gogoa inor atzean geratuko ez den Euskadi bat egiteko, non adinekoak seguru eta artatuak sentituko diren, non gazteek lan-aukera bat izango duten, non langileen eskubideak babesturik egongo diren eta enpresek laguntza izango duten euren eraldaketarako”, erantsi du.

Esan duenez, horretarako balioko du boto sozialistak, “aurrerabidea, berdintasuna eta justizia soziala bermatzeko eta herritarren arazoak erdigunean jarriko dituen gobernu bat lortzeko, Espainiakoarekin lerraturik egongo dena, lehian aritu ordez partekatzen, exijitu eta salatu ordez proposatzen eta kolaboratzen jakingo duena eta eztabaiden ordez konponbideak eskainiko dituena”, esan du. “Izan ere, hauxe da arazoak konpontzeko balio duen tresna: akordioa. Orain beste urrats bat gehiago emango dugu Euskal Sozialistok beti egon izan garen bidean, beste urrats bat Euskadi sozial eta pluralaren eraikuntzan”, nabarmendu du.

Buruzagi sozialistak esan du "Euskal Sozialistak prest daudela "Euskadiren susperraldi bidezkoa lideratzeko, esperientziarik ez zaigulako falta horrelako garai zailetarako; Euskadirekiko konpromisozko ibilbide bat dugu eta talde onena eta plan onena ditugu". Eta, amaitzerakoan, “Eusko Jaurlaritzak ezker serio eta irmoa behar du, konponbideak eskaintzen dituen ezker bat, nazionalistek gogoko dituzten eztabaidetan katramilatzen ez den ezkerra", esan du.

Eneko Anduezak, bestalde, eskerrak eman dizkio Pedro Sánchezi kanpaina honetan Euskal Sozialistei "babesa” ematera etorri izangatik, baina baita “ausarta” izateagatik ere eta Espainian Gobernu aurrerakoi bat ahalbidetzeagatik. Eskuineko alderdiak ere aipatu ditu, esanez desleialak izan direla eta pandemia “Espainiako Gobernua eraitsi eta Monkloara iristeko aukera” gisa baliatu nahi izan dutela.