partekatu
• ETAri eta GRAPOri konfiskatutako armak suntsitzeko ekitaldia
Idoia Mendia: “Terroristen armak suntsitzen ditugu memoria eta bizikidetza eraikitzeko”
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, parte hartu du gaur ETA eta GRAPO erakunde terroristei konfiskatutako armak suntsitzeko ekitaldian, eta esan du keinu sinboliko hori beste urrats bat dela memoria eta bizikidetza eraikitzeko bidean.
👉🻠ETA eta GRAPO erakunde terroristenak ziren 1.377 arma oso eta 19 pieza suntsitu dira.
🗣ï¸@IdoiaMendia: “Keinu sinboliko hori beste urrats bat da memoria eta bizikidetza eraikitzeko bidean”.
â°â©#LaEspañaQueNosMerecemos pic.twitter.com/6zr4aZXCwm
— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / â¤ï¸ (@socialistavasco) March 4, 2021
Idoia Mendiak Eusko Jaurlaritza ordezkatuz izan da Madrilen, Valdemoroko guardia zibil gazteen eskolan, burutu den ekitaldian. Pedro Sánchez Gobernuko presidentea izan da ekitaldiaren buruan.
“Bizitzak eta pluraltasuna suntsitzeko hartu izan ziren. Memoria eta bizikidetza eraikitzeko suntsitzen dira. Ohorea da edozein eskubide urraketen justifikazioa nola zapaltzen den ikustea. Sekula biktimak izan behar ez zutenen oroimenez, ez zegoen hura justifikatuko zuen arrazoirik", adierazi du.
Bizitzak eta pluraltasuna suntsitzeko hartu izan ziren. Memoria eta bizikidetza eraikitzeko suntsitzen dira. Ohorea da edozein eskubide urraketen justifikazioa nola zapaltzen den ikustea. Sekula biktimak izan behar ez zutenen oroimenez, ez zegoen hura justifikatuko zuen arrazoirik pic.twitter.com/g0gKsZ7OvC
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 4, 2021