Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Idoia Mendiak Estatutuak pandemiaren kontrako borrokan betetzen duen egitekoa eta PSE-EEk Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikoan duen konpromisoa azpimarratu ditu

1. argazkia
Idoia Mendia en el Comité Nacional de los Socialistas Vascos | Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Gernikako Estatutuaren ekarpena aldarrikatu du, “inoiz baino biziago" dagoela esanez, Covid-19aren pandemiari emandako erantzunean erakutsi moduan, eta baita sozialisten konpromisoa ere Gobernu “sendo eta egonkor” bat eratzeko, Euskadin osasun krisitik eratorritako berreraikuntza sozial eta ekonomikoari aurre egiteko gai dena.

“Pandemiak ez digu utziko igande honetan nahi genukeen moduan ospatzen, baina ezin dugu huts egin Estatutu hau ezberdinen arteko bizikidetza-itun handi bat dela harrotasunez aldarrikatzeko; gainera, erakusten ari da pandemia honi aurre egiteko biziki baliagarria dela”, esan du Idoia Mendiak PSE-EEk Gernikan 41. urteurrena gogoratzeko ekitaldia aipatzean. Eta sozialisten protagonismoa ere azpimarratu du "guztiok kabituko garen Euskadi bat eraikitzeko lanean", Estatutuaren defentsan, “hiltzat eman zutenen gainetik, are hura defendatzeagatik hiltzen gintuztenengandik”.

Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalak Bilboko Euskalduna Jauregian burutu den bilkuran hartu du parte lehendakariordeak, eta eskualdatzeke dauden eskumenen burutzearekin autogobernuak izango duen hobekuntza aipatu du. “Urriaren 20 honetan, Estatutu hau inoiz baino biziago egoteaz gain, hobetu egingo dugu egunero, Pedro Sánchezen Gobernuaren konpromiso irmoarekin, duela lau hamarkada aurreikusi ere egiten ez ziren eskumenak geureganatuta, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera, kasu", esan du.

Batzorde Nazionaleko alderdikideen aurrean, Mendiak Euskadi mundu mailako pandemia baten erdian bizitzen ari den ezohiko unea azpimarratzera zuzendu du bere jardunaren hein bat. “Gobernu sendo baten parte gara gaur, akordio oso landu batekin, oso zehatz batekin, erreferentziatzat hain zuzen gure herrialde-proposamena hartzen duena: guztion osasuna, enplegua berraktibatzea eta inor atzean ez uztea bermatuko dituen oinarriak”, azaldu du, jarraian PSE-EEk euskal Exekutibotik bultzatzen dituen politika guztien “orientazio aurrerakoiaz” hitz egiteko.

“Euskadiri inongo mehatxu terroristarik gabe ezberdinen arteko ulermen etapa handiena ematetik gentozen. Eta, orain, kontua Euskadi berreraikitzea zen, honetatik guztiok batera irteteko eta jendarte hau gainera datozkigun eraldakuntza handietara prestatzeko. Kontua ez zen, eta ez da, hutsetik hastea, ezohiko egoera batean akordio berri bat bilatzea baizik”, adierazi du gobernagarritasun hitzarmenari buruz.

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu denak Eusko Jaurlaritzaren esparru-programaren abiaraztea nabarmendu du, zeinak 135.000 lanpostu bultzatzea eta 13.250 milioi euro mugiaraztea aurreikusten baitu: “Zifra eta planen batuketa baten baino askoz gehiago da. Lortzeko lanean ari garen Euskadi aitzindari, berde, plural, berdinzale eta kohesionatuaren egitasmoa da, eta konpromiso partekatua da orain. Etorkizunari eta aurrerabideari keinu egiten dion egitasmo bat, baina kalteberenei begiratzen diona: gazteei, emakumeei, 45 urtetik gorakoei. Atzean ez geratzeko aukerak izatearren ahalegin bat eskatzen ari diren pertsona guztiei”.

Idoiaren hitzetan, sozialisten ekarpena izan da herritarrei mezu argi bat helaraztea exekutiboaren lehentasunen inguruan, horren une hauskorretan ezberdinen arteko elkar ulertzearen ezinbestekotasunak bultzatuta "sozialismoak eraldatzeko anbizioa duelako, herrialdeak etsipenari eta inertziari men egin ez diezaion behar den guztia berrikusteko, oinarri sendoen gainean berrikusi ere, ziurtasunak eskainiz gizarteak gehien behar duenean”.

Buruzagi sozialistak “politika endredatzaileak” ere hizpide izan ditu, eta baita eskuinak Pedro Sánchezen Gobernua "eraisten” saiatzeko etenik gabeko kanpaina ere, une hau koronabirusaren krisiaren aurrean alderdi guztiek baturik erantzuteko denean. Eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeak duen garrantzia azpimarratu du: “Zorionez, krisi hau Pedro Sánchez Gobernuan dela sortu da, Espainiako milioika aurrerazaleri esker, horien artean euren botoekin hori posible egin zuten euskaldun guztiak. Orain da unea erakusteko politika, batik bat, guztion onuraren aldeko zerbitzu publikoa dela. Eta alderdi guztiak eta bakoitza dago horretara deituta. Gurutzatutako betorik gabe, bazterketarik gabe”.

41 urte dira Gernikako #Estatutuarekin engaiatu ginela.
Igande honetan, urriak 25, sozialistok berriro ospatuko dugu Estatutuaren urteurrena, ezberdinen arteko bizikidetza-itun handi bat delako, pandemia honi aurre egiteko era baliagarri dela erakusten ari dena. pic.twitter.com/1RQIJ8TcpX

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 20, 2020

Lehendakariordeak ETAk jarduera terroristari amaiera ematen ziola iragarri zueneko 2011ko urriaren 20a izan du gogoan, eta zorionak eman dizkio “familia sozialista osoari eta hautesle-elkarte bakoitzean, auzo bakoitzean, udal bakoitzean eutsi zioten guztiei, gaurkoa bezalako egun batez, duela bederatzi urte, askatasuna berreskuratu zenutenoi, alabaina euskaldun guztien eta bakoitzaren askatasuna posible egin zenuten guztioi”, Alfredo Pérez Rubalcaba eta Txiki Benegas bezalako buruzagi sozialistak aipatzeaz gain.

Eta beste alderdietako militanteak ere zoriondu ditu, epaileak, enpresariak, irakasleak edo kazetariak bezalako profesionalak. “Gaur, badago oraindik errore eta horroreko mendi erdi bati zentzua emango dioten arrazoien bila denik. Berrito diot: inoiz ez gehiago, baina inoiz ez gehiago lehen. Inoiz ez gehiago eraildako 858 pertsonentzat, tartean gure hamahiru adiskideak. Ez dugu ahazten. Eta organo honek, gure alderdiak kongresutik kongresura bitartean duen gorenak, berariazko aitortza egin diezaiola nahi dut haien eta horren era bidegabean moztutako hainbat bizitzen galeragatik sentitzen dugun minari”, aldarrikatu du.