Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Arrantzari buruz ari garenean, belaunaldi arteko erreleboaz eta emakumeek sektorean duten rolaz hitz egin behar dugu”

1. argazkia
La eurodiputada socialista vasca, Idoia Mendia, durante su comparecencia en el Parlamento Europeo | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia europarlamentari sozialistak “pertsonak erdigunean jartzen dituen Europa bat” defendatu du Costas Kadis komisarioaren hearing-ean. “Arrantzari buruz ari garenean, belaunaldi arteko erreleboaz eta emakumeek sektorean duten rolaz hitz egin behar dugu”, esan du. 

Kostaldeko udalerriak era jasangarrian berraktibatzeko balioko duen Ekonomia Urdinaren aldeko apustu irmoa egitea aldarrikatu du euskal ordezkariaren Komisario izateko hautagaiaren entzunaldian. Etorkizuneko EMFAF funtsen ehuneko bat flota edo beste azpiegitura batzuk hobetzera eta emakumeak sektorean lanean hazteko baldintza hobeagoak sortzera zuzen daitezela eskatu dio komisarioari.

Europako Parlamentuaren iritziak kontuan hartzea defendatu du Mendiak, iragan agintaldian Fishers for the Future-k bultzatutakoak bezala, belaunaldi arteko erreleborako neurriak jasotzen baitziren bertan. Horren haritik, arrantzari buruzko Elkarrizketa Sozialak eskualde mailakoak ere izan daitezela eta, adibidez, Euskadin egin daitezela eskatu dio komisarioari, gazteei entzuteko eta horren premiazkoa den belaunaldi arteko erreleboan laguntzeko.