Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Euskal Gobernu indartsu eta egonkorra dugu zalantzarako tokirik ez den une batean”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak alderdi eta erakundeen arteko lankidetzaren alde egin du, eta esan du sozialistek lehentasuna enplegua babesteari eta euren errenta eta ongizatea arriskuan dutenei emango diela.

Buruzagi sozialistak, Eneko Andueza legebiltzar bozeramailearekin batera, bilera bat izan du lehendakariarekin eta EAJko ordezkaritza batekin

1. argazkia
De izquierda a derecha: Joseba Egibar, Andoni Ortuzar, Iñigo Urkullu, Idoia Mendia y Eneko Andueza | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, esan du Eusko Jaurlaritzak bide-orri garbia duela legegintzaldi honetan, sozialisten eta EAJ alderdiaren artean lortutako akordioari esker, eta exekutibo “indartsu eta egonkor” bat izatea bermea dela Covid-19aren osasun, ekonomia eta gizarte arloko ondorioei aurre egiteko.

“Uztaileko hauteskundeek Euskadin Gobernu indartsu eta egonkor bat eratzeko aukera eman digute, zenbait zalantzatiren arren, PSE-EE eta EAJ artean lortutako akordioari esker, eta gobernu-programa argi bat du zalantzentzat tokirik ez den oraingo une baten bezalakoan. Pandemiak erabakiak hartzera behartzen gaitu, horietako asko mingarriak, baina PSE-EEren etengabeko kezka izango da erabaki horiek kalteberenak zaintzera, enplegua babestera eta koronabirusagatik euren errentak eta ongizatea arriskuan dituzten guztiak babestera zuzendurik egotea”, esan du.

Idoia Mendiak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Planaren sendotasuna nabarmendu du, eta “erkidegorako aurrekontu batzuek emango duten bulkada”. Haren hitzetan, Aurrekontu “hedagarriak” izango dira, “austeritatetik eta murrizketetatik urrun direnak eta ekonomia suspertzeko eta lanpostuak babesteko konpromiso publikoaren ildotik handitu egingo direnak.” 

Hizpide izan du Covid-19aren krisia sortu ondoren sozialistek bultzatutako erantzuna ere, besteak beste, alokairu babestu eta askeen ordainketarako laguntzekin edo merkataritza, turismo eta ostalaritzara zuzendutakoekin. Horientzako Erresistentzia Planak 45 milioi ditu jada, eta beste 30 milioirekin gehituko da orain. Azken horiek ostalaritza sektorerako izango dira, osasun-krisiak behartu dituen itxieraren ondorioak arintzeko.

Lehendakariordea eta Eneko Andueza, Eusko Legebiltzarreko sozialisten bozeramailea, Urkullu lehendakariarekin eta Andoni Ortuzar eta Joseba Egibarrekin –EAJen ordezkaritzan– bildu dira eta egungo abagune politikoa aztertu dute, bereziki Covid-19ak Euskadin sortu duen egoera. PP-Ciudadanos, Elkarrekin Podemos eta EH Bildurekin izan berriak dituen bileren edukien berri ere eman die lehendakariak Gobernua osatzen duten alderdiei.

PSE-EErentzat, koronabirusak gizarte sektore handiak jarri izan ditu berriz ere arriskuan enplegu eta errenten krisi berriarekin, kalteberenei eragin die, kasu askotan oraindik finantza-krisi zaharraren ondorioak jasaten ari direnei. "Denboraren joanarekin, ikusita osasun-krisiaren bilakaera, egiaztatu dugu pandemia honek langile, autonomo, enpresari txiki, ekintzaile eta lehen lanaren bila diren gazte askori eragingo diela. Erantzun koordinatuen beharrean dira horiek guztiak, indar politikoen lankidetza eskatzen dute, bai Estatuko Aurrekontu Orokorretan bai Euskadiko Aurrekontuen onarpenean gertatzea espero dudana", adierazi du buruzagi sozialistak.

“Euskal Sozialistok Gobernuan lan eginez harrapatu gintuen pandemiak otsailean, eta egokiera berean aurkitzen gaitu orain ere. Osasun Larrialdia eta lehen Alarma Egoera deklaratu zenetik igaro diren honako hilabeteotan erantzun sozial bat emateko buruan aritu izan gara udaletatik, aldundietatik, batzar nagusietatik, Eusko Legebiltzarretik, Kongresutik, Espainiako Gobernutik edo Europar Batasunetik, osasuna erabateko lehentasuntzat hartuta, kezka berezi batekin ekonomiagatik eta enpleguagatik eta arreta inor bidean atzera ez geratzeko jarrita. Horregatik guztiagatik, erakundeen arteko lankidetza behar dela errepikatu izan dugu behin eta berriro”, azaldu du Idoia Mediak.

 

Idoia Mendiaren arabera, bai lehendakariak deitutako harreman-errondak bai Eusko Legebiltzarreko taldeen jarrerak, gorabeherak gorabehera, aldeko norabidean doaz. “Ikusten dugu oposizioko taldeak proposamenak aurkezten ari direla guztiok kezkatzen gaituzten kontuetan, eta borondatea baldin badago uste dugu etorkizunean posible izango dela kooperazio zabalagorako giroa lortzea. Hori ez dago soilik Gobernuaren mende, ezta ere soilik exekutiboa babesten duten alderdien mende, baino ulermenerako tartea badagoelakoan nago”, azpimarratu du.