Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Boto sozialista bakoitza Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikora bideratuko da, bakar bat ere ez da joango liskarrera, sumindurara edo zatiketara”

• PSE-EEren lehendakarigaiak botoa eskatu die "ezkerreko lidergoa eta politika fidagarriak” nahi dituzten eta “bizikidetzan, akordioan eta kooperazioan” sinesten duten herritarrei

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta Lehendakaritzako hautagaiak esan du herritarrak seguru egon daitezkeela "boto sozialista bakoitza Euskadiren berreraikuntza ekonomiko eta sozialera” bideratuko denaz, eta bakar bat ere ez konfrontazioko edo zatiketako politiketara. “Sozialistok ez gara ibiliko denbora galtzen, oso garbi dugu: boto bakoitza, hauteskunde-txartel bakoitza, eserleku bakoitza Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikora bideratuko da. Boto bakar bat ere, hauteskunde-txartel bakar bat ere, eserleku sozialista bakar bat ere ez da galduko liskarrean, suminduran edo zatiketan”, esan du.

Idoia Mendiak adierazpen horiek egin ditu Gloria Sánchez Arabako zerrendaburuarekin batera Gasteizen burututako ekitaldi politiko batean. Bertan, botoa eskatu die "ezkerreko lidergoa, politika fidagarri eta zorrotzak, hots, konponbideak eta ez arazo gehiago nahi dituzten eta bizikidetzan eta kooperazioan sinesten duten” herritar guztiei.

“Gu gara ezker baliagarria, ez-nazionalista” gogoratu du bere mintzaldian, eta "Euskadi aurrera ateratzeko” balio behar duten hauteskunde hauen garrantzia azpimarratu du. “Hauteskunde hauek ezin dira izan kontsulta, errepublika edo trukatutako itunena. Hauteskunde hauek gure osasun-sistema indartzeko, hezkuntza eraldatzeko eta enplegua eta aukerak sortzeko dira", gaineratu du.

Horren haritik, esan du jada ari dela pentsatzen uztailaren 13an, eta bere proposamenak aurrera nola atera. “Garbi dut zein diren gure lehentasunak eta berreraikuntza sozial eta ekonomikorako berehala heldu beharrean garen erreformak”, esan du. Hala, esan du lehen-lehenik elkarrizketa sozial, zibil eta erakunde arteko mahai batzuk deituko dituela "ekimenak kontrastatu eta koordinatzeko eta alderdi guztiekin berehala negoziatzeko, ahalik eta kontsentsu politiko handiena lortze aldera, betorik eta bazterketarik gabe, guztion beharra dugulako”, esanez amaitu du.

Gloria Sánchezek, bere aldetik, gobernatzea oso gauza serioa dela esan du, eta "pertsona serioei, alderdi serioei eta frogatutako gaitasuna dutenei enkargatu behar zaiela, Alderdi Sozialistari alegia, ez dagoelako ezer serioagorik berdintasuna sustatu eta hobetzea baino, krisiak eta politika kontserbadoreek elikatu eta aplikatu izan dituzten arrakala sozialak murriztea baino, osasuna negozioaren aurretik jartzea baino".