Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren Batzorde Nazionala

Idoia Mendiak iragarri du ez dela berriro aurkeztuko idazkari nagusi izateko: “Bete dut aurkeztean azaldu nuen proiektua, nire hitza bete dut”

PSE-EEren Batzorde Nazionalak erabaki du azaroaren 20an eta 21ean egitea 9. Kongresua

Onartutako egutegiaren arabera, irailaren 27ko astelehenera arte aurkeztu ahalko dira aurre-hautagaiak, eta bozketa urriaren 30ean izango da

1. argazkia
Idoia Mendia durante el Comité Nacional | Foto: Socialistas Vascos

🆕 @idoiamendia lehendakariordeak iragarri du ez dela berriro aurkeztuko Euskal Sozialisten idazkari nagusi izateko.

#ComitéNacionalPSE❤️ pic.twitter.com/LMqysepAvF

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) September 21, 2021

PSE-EEren Batzorde Nazionala gaur arratsaldean bildu da Bilbon eta erabaki du azaroaren 20 eta 21erako deitzea 9. Ohiko Kongresura. Euskal Sozialistek data horietara arte burutuko duten egutegia ere onartu du, primarioetako hauteskundeen garapenerako aurreikusitako epeak barne direlarik. PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ez dela berriz hautagaitzara aurkeztuko iragarri du Batzordeko kideen aurrean:

“Zuek lehenak izatea nahi dut gaur jakiten ez naizela primarioetara aurkeztuko. Nire erabakia ezagutzen du gure idazkari nagusiak, urtebete baino gehiago da hartu nuela. Bere konfiantza eta konplizitatea izan dut beti, baita gaur jakitera ematen dudan urrats honetan ere. Eta erabaki pertsonala eta politikoa da, duela zazpi urtekoa izan zen bezala. Pertsonala da, neuk hartzen dudalako, nahiz eta denbora honetan asko izan idazkaritzaren buruan jarrai nazala eskatu didazuenak. Politikan, ordea, garrantzitsuak dira denborak eta uneak. Zuekin dudan konpromisoaren parte da antolakundearentzat une egokia aukeratzen jakitea lidergoan arrakastaren bermea izango duen erreleboa egiteko”.

Ikusi argitalpena Instagram-en

 

Idazkari nagusiak azpimarratu du betetzat ematen duela bere garaian jarri zuen helburua. “Bete dut aurkeztean azaldu nuen proiektua, nire hitza bete dut. Garai berri baterako proiektu bat proposatu nizuen duela zazpi urte, lidergo berriei ateak irekiko zizkiena eta gure alderdia berreskuratuko zuena euskal ezkerreko elementu eraldatzaile nola erreferente fidagarri gisa. Helburu hori da orain gobernu guztietan ikusten duguna, eta aurpegi eta ahots berriak ageri dira erantzukizun berriak bere gain hartuz sozialismoari esker zentraturik dagoen Euskadi honetan. Hori zen nire helburua eta nire konpromisoa. Bete izan dudana”.

 

Datorren irailaren 27ko astelehenean amaitzen da PSE-EEren Idazkaritza Nagusirako aurre-hautagaiak aurkezteko epea. Abalak irailaren 28tik urriaren 13ra bitartean bildu eta aurkeztu ahalko dira. Behin hautagaiak izendatuak direnean, bat baino gehiago balego informazio-kanpaina bat burutuko da urriaren 18tik 29ra bitartean. Bozketaren lehen jardunaldia –hautagai bat baino gehiago egotekotan– urriaren 30ean izango da. Soilik hautagaietako inork ez balu lortuko botoen %50 egingo litzateke bigarren bozketa bat azaroaren 6an, bi bozkatuenen artean.