Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren 40. Kongresua

Idoia Mendia: “Etapa berri bat irekitzen dugu ilusio handiarekin, itxaropen handiarekin eta lan askorekin”

Lehendakariorde eta PSE-EEren idazkari nagusi dena PSOEren Batzorde Federalean sartu da, eta Azterlan eta Prestakuntza Idazkaritza hartu du

Patxi López lehendakari ohia, berriz, Memoria Demokratikoaren eta Laikotasunaren Idazkaritzaren arduraduna izango da.

1. argazkia
Idoia Mendia y Pedro Sánchez, en el 40 Congreso del PSOE | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, Valentziako Firaren instalazioetara sartzean (hor ari da burutzen PSOE bere 40. Kongresu Federala) komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan esan du “ilusio handiarekin, itxaropen handiarekin eta lan askorekin” zabaltzen duela etapa berri bat bere erantzukizunetan. Larunbat gauean eman zen ezagutzera Pedro Sánchez idazkari nagusiaren proposamena Batzorde Exekutiboa osatzeko, eta Idoia Mendia horko kide izango da Azterlan eta Programen idazkari gisa.

❤️ Etapa berri bat irekitzen dugu ilusio handiarekin, itxaropen handiarekin eta lan askorekin.

Eskerrik asko @sanchezcastejon presidentea, nirekin kontatzeagatik espainiar sozialdemokraziaren etapa berri honetan. 🌹

Eskerrik asko @Adrilastra eta @santicl, zuen konfiantzagatik.#PSOE40.Kongresua#AurreraGoaz_ pic.twitter.com/ZoIERfscSZ

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 17, 2021

Ilusio handiarekin heltzen diogu zereginari, Euskadin etapa bat itxiz lana ondo egin izanaren eta bete izanaren pozarekin, etapa berriari ilusio handiarekin, itxaropen handiarekin eta lan askorekin heltzeko. Ohorea da idazkari nagusiak nirekin kontatu nahi izatea. Idazkaritza honetatik alderdiaren arrakastaren alde egingo dut lan”, adierazi du Idoia Mendiak.

Patxi López, bere aldetik, Memoria Demokratikoaren eta Laikotasunaren Idazkaritzaren arduraduna izango da eta Kongresua garatzean izan den giroa nabarmendu du.

“Egun batean eskerrak eman nizkion Pedrori garrantzitsuena egin izan zuelako, militantziari ilusioa itzultzea, alegia. Eta Kongresu hau militantziaren ilusioaren leherketa izan da, eta geldiezina da nahi denean. PSOE geldiezina da. Ohore bat izan da bertan egotea eta ohore bat da jarraitzea” adierazi du PSOEren zuzendaritza-organoan izango duen jarraipenari aipu eginez.

Egun batean eskerrak eman nizkion @sanchezcastejon-i @PSOE.-ren oinarriei ilusioa itzultzeagatik.

Eta #PSOE40.Kongresua militantziaren ilusioaren leherketa izan da, eta geldiezina da nahi denean.#AurreraGoaz_ pic.twitter.com/ALhCH3hWn7

— patxilopez (@patxilopez) October 17, 2021