Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

GURSOEN PIN-a : PARTAIDETZA EDO ZENTSURA

1. argazkia

Ikastetxeetan familien parte-hartzea giza aldarrikapen moduan azaldu zen gure gizartearen normalizazio demokratikoaren prozesuaren barruan. Parte-hartze honen helburua hezkuntza erakundeetako kontrolean eta kudeaketan ekarpenak egitea zen, aniztasuna eta hezkuntza komunitateko sektore guztien partaidetza demokratikoa bermatze arren. Hain zuzen ere Konstituzaioaren 27.7 artikuluan hala jaso zen, eta ondorengo lege garapenaetan zehazki  LODE-n (Ley Orgánica de Educación 8/1985).

LODE-k partaidetza ahalbideratzeklo erakunde berriak sortu zituen: Ikastetxeetako Eskola Kontseiluak, Estatuko Eskola Kontseilua 1985-n eta gero Erkidegoko Eskola Kontseiluak,  Euskadikoa lehenetariko bat izan zelarik (Ley 13/1988, de 28 de octubre de Consejos Escolares de Euskadi.).

Fikziozko debate honetan esanguratsua izan daiteke Ikastetxeetako Eskola Kontseiluek dituzten atribuzio garrantzitsuenak jakitea eta gogoratu araztea ere familiak daudela ordezkatuta bertan: Zuzendaritza taldeari ikasturteko planari buruzko eta hezkuntza proiketuari buruzko proposamenak egitea eta plan hauek ontzat ematea; barne funtzionamenduko arautegia onartzea; beste ikastetxe eta erakundeekin ekarlanean aritzeko ildoak lantzea beti ere helburu hezitzailekin; bizikidetza sustatzeko ekimenak proposatzea.

Ultraeskubiko alderdiak, VOX, proposatu duena eta PP-k hainbeste grinaz aldarrikatzen duena  ikastetxeak familiak informatzea ordutegi barruan burutzen diren osagarrizko jarduerei buruz eta baietza eman dezaten omen da. Esan beharra dago hau faltsukeri eta manipulazioa hutsak direla, ikusi dugun bezala Ikastetxeko Eskola Kontseiluan informazioa ematen da  eta familiek ontzat ematen dute ikasturteko planean jarduera guztiak. Normatiba ikuspuntutik. Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak esan duen bezala , Murciako Gobernuari bidalitako errekirmennduan, ekimen honek ez dauka ibilbiderik , zentsura eta betoa da nahiz eta hezkuntza partaidetzaz mozorratu.; eskolaz kanpoko jarduerak ezezik,  jarduera osagarriak derrigorrezkoak eta ebaluagarriak dira eta Ikastetxeetako Eskola Kontseiluan onartuak.

Normatibarekin bukatzeko  gutxienez ironikoa da PPk bere hezkuntza erreforman, Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa (LOMCE) , V. artikuluan egindako partaidetzaren murrizketa eta txikiagotzea eta gero,  batez ere familiei dagokiena orain familien ustezko askatasunaren eta partaidetzaren defendatzaile sutsuarena egitea.

Hezkuntza izan dela indar politikoen arteko jaurtitzeko arma nahiko garbi dago, baina orain genuen hezkuntzaren inguruan akordio bat iristeko aukera, akordioa XXI.mendeko Hezkuntza Sitema batek dituen benetazko arazoak konpontzeko eta beharrak asetzeko, une honetan ultraeskubi atzerakoiak mahaigaineratu du debate faltsua, antidemokratikoa, konsensu guztiak apurtzen dituena  eta hezkuntza komunitatean bizikidetzaren barruan haustura elementu ariskugarria sartzen duena .

PP-ren erantzunkizuna ultraeskubiaren obsesioak legezkotzen  eta diskurtso politikoan sartzen barkagaitza da . Gobernatu duen alderdi batek ulertu beharko luke hezkuntzak daukan beharra debate faltsu, maltzur eta esteriletatik  urruntzeko..

Arazo honi erantzuna hezkuntza administraziotik, indar politiko demokratikoetatik baino batez ere Hezkuntza Komuniteatik eman behar zaio.  Mahai gainean jarri behar dugu hezkuntza debate erreala : nola bermatzen dugun gure ikasleen arteko aukera berdintasuna, hasteko dituzten desberdintasunak gainditzeko,;  nola gaurkotzen dugu hezkuntza sistema bai IKTak baita atzerriko hizkuntzak direla eta; nola ziurtatzen dugu oinarrizko konpetentzien garapena derrigorrezko hezkuntzan; nola garatzen dugun gure gazteek behar duten Lanbide Heziketa; zer egingo dugun dugun Batxileratoarekin benetazko hezkuntza etapa bihur dadin eta ez bakarrik Unibertsitaterako sarbidea, Rajoy garaian egindako murruzketei buelta ematea ; irakasleen lana eta profesionaltasuna dignifikatzea  eta Unibertsitatean ematen den hasierako prestakuntza optimizatzea.

Erabili ditzagun gure eskura ditugun bideak argi eta garbi aldarrikatzeko ring politikotik hezkuntza aldentzea nahi dugula, dena ez dela balio opisizio desleiala egiteko eta gehiegi dagoela jokoan hezkuntza munduan arduragabeen eskuetan uzteko, etorkizuna jokoan dago.

 

Mª Luisa García Gurrutxaga

Irakaslea

Euskadiko Eskola Kontseiluko Presidente ohia

Hezkuntza arduraduna PSE-EE Gipuzkoa