Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Reunión PSE-EE y EH Bildu

Euskal Sozialistek positiboki baloratu dute EH Bilduko ordezkariekiko topaketa

1. argazkia
Delegaciones de los Socialistas Vascos y EH Bildu reunidos en la sede del PSE-EE en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendia, izan da Euskal Sozialisten ordezkaritzaren burua EH Bilduko ordezkariekin goizean bildu direnean egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa eta Eusko Legebiltzarraren XI. legegintzaldiaren hasiera aztertzeko.

Idoia Mendiarekin batera, PSE-EEren zuzendaritzako kide Miguel Ángel Morales eta Begoña Gil izan dira; Mendiak topaketaren balorazio positiboa egin du, eta Euskadiko erakunde-esparru guztietan ordezkaritza garrantzitsua duten osaketa politikoen arteko harremanetan beharrezkoa den ikuspuntuen etengabeko trukeen eremuan kokatu du aipatutako topaketa. Bestalde, EH Bilduri dagokionez, Arnaldo Otegik, Rebeka Uberak eta Julen Arzuagak hartu dute parte bileran.

Gobernagarritasunari, legebiltzarreko lanari, gizarte-agendari, bizikidetzari, autogobernuaren garapenari eta Euskadiren barneko antolaketari buruzko zenbait gai landu dituzte, besteak beste, ordezkaritza biek. Osaketa biek gerora begira lankidetzan aritzeko nahia dutela baloratu dute Euskal Sozialistek, Eusko Legebiltzarrean jada gertatu den bezala, betiere ahaztu gabe gai jakin batzuei ekiteko orduan euren artean zenbait desberdintasun daudela, eta horiek azaldu dituzte eta agerian daude, askotan era oso nabarian.

PSE-EEren ustez, gizarte-eskubideak sendotzeko helburu dituzten ekimen progresistak abian jartzeak —aurreko legegintzaldian Etxebizitzaren Legearen onespenarekin gertatu zen bezala— erakusten du Euskadin posible dela indar politikoen arteko lankidetza. Gainera, Euskal Sozialistek uste dute lankidetza-giroa beste esparru batzuetara zabaldu behar dela, are gehiago euskal erakundeetan ordezkaritza politikoa islatzen duen aniztasuna aintzat hartuta, baina iritzien alderatze demokratikoari uko egin gabe.

Ordezkaritza sozialistak, gainera, ukaezintzat jo ditu eragile politiko eta sozial guztiek giza eskubideekiko, printzipio demokratikoekiko eta euskal gizartean beti izan dugun aniztasunaren errespetuarekiko dituzten konpromisoak; helburu horiei guztiei dagokienez, nabaria da Euskadin azken urteotan egindako aurrerapena.  

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Idoia Mendia

Idoia Mendia