Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“Urrats positiboa iruditzen zaigu ezker abertzalearen adierazpena, eta benetakoa izatea espero dugu”

1. argazkia
Eneko Andueza, portavoz del grupo Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak, valora la declaración de la izquierda abertzale sobra las víctimas de ETA |Foto: Socialistas Vascos

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen bozeramaileak, Eneko Anduezak, urrats positiboa dela esan du ezker abertzalearen adierazpena, non aitortzen baitu inoiz ez zela gertatu behar terrorismoaren biktimek jasandako sufrikarioa, eta adierazi du hitz horiek terrorismoaren okerra zinez aitortzeko balio izatea.

Horren aurretik, Anduezak duela hamar urte bakea eta askatasuna lortzen sozialistek egindako lana goraipatu nahi izan du. “Duela hamar urte, Euskal Sozialistek bakearen alde egindako apustuak fruituak eman zituen ETAren amaierarekin. Gaur pozik egoteko moduan gara askatasunerako egin genuen ekarpenarekin. Pertsona askoren ahaleginari eta erabaki politiko ausartei esker lortu izan genuen, eskuak zabalik izatean, elkarrizketaren bidetik eta irmotasun demokratikoan oinarrituta. Hemen Jesús Egiguren, Patxi López lehendakaria, Alfredo Pérez Rubalcaba, José Luis Rodríguez Zapatero eta milaka militante eta zinegotziren lana azpimarratu nahi dut, terrorismoaren aurrean erresistentzia erakutsi zutelako", adierazi du.

PSE-EEko legebiltzar bozeramailearentzat, terrorismoen biktimak eta erresistentzia erakutsi zutenak dira oroitzapen berezi bat merezi dutenak: “Biktima guztiak, euren senideak, eta erailak izan ziren alderdikide guztiak gogoratu nahi ditut”.

Anduezak esan du adierazpen hori onestasunetik sortua izatea eta sortutako min eta sufrimenduaren egiazko aitortza izatea espero duela.  “Euskal Sozialistek ezker abertzalearen adierazpenaren balorazioa egin dugu, eta urrats positiboa izateaz gain, esanguratsua iruditzen zaigu. Espero dugu biktimei eskainitako hitzak onestasunetik sortuak izango direla. Espero dugu egiazkoa izango dela sortutako minaren eta sufrimenduaren aitortza eta terrorismoa izan zen akatsa”, azaldu du.

Legebiltzarreko bozeramaileak bizikidetza "sendo eta demokratiko” bat eraikitzearen alde egin du ezker abertzaleak terrorismoa akatsa izan zela aitortzearen inguruan: “Horixe da sozialistek lehen egunetik eskatu izan duguna. Orain itxarotea dagokigu ekintzak bat datozela hitz horiekin. Berriro diot, urrats erabakigarria iruditzen zaigu, eta aurreko eta ondorengo garai bat egotea espero dugu ezker abertzalearen ibilbidean.