Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialeko alokairuko etxebizitzen erdiak 35 urtetik beherako gazteentzat gordeko ditugu”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la parlamentaria María Jesús San José, la cabeza de lista del PSE-EE por Álava al Parlamento Vasco, Aroa Jilete, el consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Javier Hurtado, y el parlamentario Alberto Alonso | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak datorren legegintzaldian sustapen publikoetan gazteentzako alokairuko etxebizitzen erreserbak %50eraino handituko direla iragarri du. Era horretan, indartu egingo da sozialistak Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailetik gazteentzat garatzen ari diren laguntza-ildoa, gaur egun etxebizitzen %40a 35 urtetik beherakoentzat gordetzen duena.

Gasteizen izandako hauteskunde-bulego baten inaugurazioan, hautagai sozialistak gogoratu du alokairuko etxebizitza-parkea %28 igoko dela iragan ostiralean Arriola sailburuaren eta Maider Etxebarria alkatearen artean sinatutako hitzarmenaren ondoren. Izan ere, hitzarmen horretan 200 milioiko inbertsioa aurreikusten da alokairuko 960 etxebizitza eraikitzeko, eta, hala, arabar hiriburuak, gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako babes ofizialeko alokairuko 4.334 etxebizitza izango ditu lankidetza horren amaieran.

?️ Euskal Sozialistek etxebizitza publikoan gazteentzat gordetako ehunekoa %40tik %50era igotzeko konpromisoa hartu dugu.

Ekimen hori, bultzatu izan dugun euskal eta espainiar etxebizitza legeari zor zaio. #AldatuGidoia pic.twitter.com/jP4M45Bn4C

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 28, 2024

“%40 ez dago gaizki, baino igo egin behar da. Eta hurrengo Eusko Jaurlaritzaren buruan banaiz, Lehendakaria banaiz, sozialistek ehuneko hori %50eraino igoko dugula aurreratzen dut, alokairu publikoko etxebizitzen erdiak gazteentzat izan daitezen, horien emantzipazioa bultzatzeko”, adierazi du.

Anduezak, halaber, harridura adierazi du Imanol Pradales EAJko hautagaiak egindako adierazpenekin, Euskadin etxebizitza-politikek izan duten arrakasta azpimarratu baitu, noiz eta nazionalistak estatuko legeria Konstituzio Auzitegiaren aurrean ere aurkaratu nahi dutenean, euskal legeari ere aurkaratu eta gero. “Ez dugu ulertzen alderdi batzuk nola jardun daitezken legeari trabak jartzen”, adierazi du.