Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Burdin jaia

Eneko Andueza: “Langile klasearen eskubideak defendatuko ditugu beti, eskuina, enpresa energetikoak eta banka gorabehera”

PSE-EEren idazkari nagusiak zentral nuklearrak berriz irekitzeko saiakerez ohartarazi du Gallartako Burdin Jaian

Pedro Sánchezen Gobernuak abian jarritako neurriak gogoratu ditu arduradun instituzionalak eta jarraitzaile sozialistak ondoan zituela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, Junto a la teniente de alcalde de Abanto Zierbena y portavoz socialista en el municipio, Maitana Martínez, la Vicelehendakari, Idoia Mendia, el consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Javier Hurtado, y el diputado de Movilidad y Transportes de Bizkaia, Miguel Ángel Gómez Viar, en la Burdin Jaia de Gallarta | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, langileen eskubideen defentsan sozialistek burututako ibilbidea ekarri du gogora, eta azpimarratu du Euskadin duela 136 urte sortu zenetik PSOEk horien eskubideak defendatu izan dituela meatzaldeko ustiakuntzetan, XIX. mendetik hona, eta baita gaur egun ere Putinen gerrak familien ekonomietan eta enpresen jardueran sortutako ondorioak arintzeko neurriekin. Anduezak bermatu du Alderdi Sozialista beti langileen ondoan egongo dela eskuinaren eta Feijóoren PPren interesen aldean.

“Gehien behar gaituztenen eskubideak defendatzen denbora gehien daraman alderdia gara, eta halaxe jarraituko dugu, Pedro Sánchez buruan den Gobernu baten bitartez, eredu izaten ari baita, ez bakarrik estatu mailan, baita Europa mailan ere. Langile klasearen eskubideak defendatzen egongo gara beti, eskuinaren, enpresa energetikoen eta bankuen jardunaren arren, alegia herrialde honetan bere irabaziak handitzen jarraitzea nahi duten guztien arren”, azaldu du.

Maitana Martínez Abanto Zierbenako alkateorde eta udalerriko bozeramaile sozialista eta Gallartako Burdin Jaiaren jardueretan parte hartu duten militanteen, jarraitzaileen eta arduradun instituzionalen ordezkaritza zabal bat ondoan zituela, Gobernu sozialistak onartutako neurriak gogoratu ditu Anduezak, adibidez LGSren igoera, pentsioen errebalorizazioa edo argiaren eta gasaren BEZaren jaitsierak.

Kontxa II meatze gisa ezagutua den eta dagoeneko itxita den meatze-ustiakuntzaren inguruetan zela, Pedro Sánchez presidenteak politika energetikoa bezalako gaietan Europan duen lidergoa azpimarratu du Eneko Anduezak, eta trantsizio ekologikoan atzera egiteko saialdiez ohartarazi du, Ukrainari egindako erasoa eta horren ondorioak aitzakiatzat hartuta.

Pandemiaren ondoren bazegoen gogoa #BurdinJaia berreskuratzeko, eta sozialistak jai honetaz baliatu nahi izan dugu Gallartako eta Meatzaldeako meatzeetan bizitza –hitzez hitz– eman zuten pertsona guztiak, gizon zein emakume, omentzeko.
⁰#HacemosEuskadi pic.twitter.com/7ISjeF5A8u

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 10, 2022

 “Batzuk egoera honetaz baliatzen ari dira eredu energetiko batera eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokara eramango gaituen bidean atzera egiteko eta itxita zeuden eztabaida batzuk berriz zabaltzeko, zentral nuklearrak berriz irekitzea, kasurako. Horren aurrean, sozialistok ezetz ezan beharra dugu, gure begirada etorkizunera begira dela, iraunkortasuna eta hornidura energetikoa bermatuko dituen eredu batean, alegia”, adierazi du.

Sozialisten galderei erantzunez, EAJk Gobernuarekin existitzen ez diren ustezko tentsio batzuk azaleratzeko nahiari egotzi dio Estatutuan jasotzen diren transferentziak eskualdatzeko prozesuan.

“Sozialistak herritarren kezkei, jendeari eragiten dioten neurriei erantzutea jartzen dugu erdigunean, eta aldarrikatzen ari diren transferentziek ez dute hori aldatuko. Madrilen oposizioa egiteko eta Espainiako Gobernuaren jardunaren aurrean burua atera eta protagonismoa bereganatzeko saiakera bat besterik ez da”, adierazi du.

Anduezarekin batera egon dira jarraitzaile, militante eta kargu publiko sozialistak, esaterako Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko euskal sailburua, Alfonso Gil senataria, María Guijarro diputatua, Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko foru diputatua, Miguel Ángel Gómez Viar Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko foru diputatua, Begoña Gil PSE-EEren Politika Instituzionaleko idazkaria, eta Francisco Fernández Bizkaiko PSE-EEren Antolakuntzako idazkaria.