Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren 40. Kongresua

Eneko Andueza: “Guztiontzako herrialde hobe bat eraikitzera eta gizarte bidezkoago baterako urratsak ematzera goaz”

1. argazkia
La delegación vasca en el plenario del 40 Congreso del PSOE | Foto: Socialistas Vascos

Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, PSOEren 40. Kongresu Federalean euskal sozialistek duten protagonismoa nabarmendu du, eta topaketa horren helburua “guztiontzat herrialde hobe bat” eraikitzea dela. Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, Cristina Gonzálezek, Kongresutik irtengo den egitasmo sozialistak "herritarrentzat baliagarria" izateko eta "gizarte bidezkoago baterantz urratsak ematen jarraitzea” ahalbidetzeko bere nahia azaldu du. Bere aldetik, Mikel Torres Bizkaiko idazkari nagusirentzat, PSOEk “ilusioarekin eta lidergotzarekin" heltzen dio Kongresu honi, eta esan du Espainiak heldu ahalko diela pandemiaren okerrenaren ondoren aurrean diren erronkei, sozialista guztion eta Pedro Sánchez Gobernuko presidentearen ahaleginari esker.

Kongresu Federalaren larunbateko jardunaldian, azpimarratzekoa izan da José Luis Rodríguez Zapatero eta Felipe González idazkari nagusi eta Gobernuko presidente ohien parte-hartzea. Euren mintzaldietan, biek ala biek gogoratu dute Espainia modernizatu duten eta herritarren eskubideak handitu dituzten aldaketa guztietan egon izan dela PSOE. Joaquín Almunia idazkari nagusi ohiak ere hartu du parte jardunaldiko jardueretan, eta Alfredo Pérez Rubalcaba ekarri du bereziki gogora.