Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Aurrekontu Orokor eraldatzaile eta sozial batzuk onartzera goaz, diputatu eta senatari sozialisten botoekin, hori ere”

PSE-EEren idazkari nagusia Patxi Lopezekin eta gainerako euskal ordezkari sozialistekin bildu da Diputatuen Kongresuan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la reunión mantenida junto al portavoz socialista en el Congreso, Patxi López, y el resto de los diputados y senadores socialistas vascos | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak sozialisten lidergoagatik eta erabakimenagatik onartuko direla, tartean euskal sozialisten lan eta botoengatik, eta Euskadiko kontu publikoetan duten eragina azpimarratu du. Eneko Anduezak bilera egin du Madrileko Diputatuen Kongresuan Patxi Lopez bozeramaile sozialistarekin eta gainerako euskal diputatu eta senatari sozialistekin, besteak beste Maria Guijarro eta Julia Liberalekin, bi ganberetako euskal sozialisten koordinatzaileekin. Bilera horretan, hauek ere hartu dute parte: Alfonso Gil, Daniel Senderos eta Odon Elorza, Tontxu Rodriguez Justiziako Estatu idazkariaz gain.

“Gauzak beste era batera egin daitezkeela ari da erakusten Gobernu hau, badela gobernatzeko beste modu bat, jada mahai gainean ditugun erronkei heltzeko beste molde bat, murrizketarik gabe eta Estatuko Aurrekontu Orokor eraldatzaile nola sozial batzuk aplikatuz, mahai gainean jartzen ari garen milioika eta milioika eurorengatik baina, batik bat, egoera zeharo zail eta guztioi eragiten digun bati aurre egingo dioten politikak aplikatzeko norabideagatik eta beharragatik”, azaldu du.

Kontuak euskal diputatu eta senatarien babesarekin onartuko direla gogoratu du Anduezak: “Madrilen erabakitzen eta bozkatzen denak eragin zuzen-zuzena du Euskadin. Hori da politika egitea. Horixe da, hain zuzen, euskaldunen eskubideak defendatzea. Horixe da Euskadi defendatu eta eraikitzea. Eta, euskal diputatu eta senatari hauek ematen duten botoarekin, Estatuko Aurrekontu Orokor hauek aurrera ateratzea posible ari dira egiten Madriletik, herrialde bidezkoagoa, solidarioagoa, iraunkorragoa eraikitzeko eta, horrela, Euskadi hobeago bat egiteko.

#PGE2023-ak sozialisten lidergo eta erabakimenari esker onartuko dira, eta baita euskal diputatu eta senatari sozialisten lan eta botoengatik ere.

Aurrekontu eraldatzaile eta sozial batzuk, #Euskadi-n zeresana emango dutenak. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/T4tk7qB3Lx

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 22, 2022

Kongresuak Aurrekontuak eztabaidatzen eman duen jardunaldian, buruzagi sozialistak esan du funtsezko tresna direla horiek familia kalteberenak babesteko eta suspertze ekonomikoa sustatzeko. Eneko Anduezak Miguel Angel Morales PSE-EEren Antolaketako idazkaria eta Pau Blasi Azterlan eta Programen idazkaria izan ditu ondoan, eta esan du badela politika egiteko beste modu bat, ikuspuntu soziala eta iraunkorra jorratzen duena ikuspegi eraldatzaile batekin, PSOE buru den Gobernuak aurkeztutako Aurrekontuek erakusten duten moduan. Eta esan du Euskadirako aurreikusten diren inbertsioek 714 milioi dituztela hasieratik, zuzenketak oraindik egiteko daudela, arreta berezia izango dutelarik Abiadura Handiko Trenak, trantsizio ekologikoak edo giza ezkutua indartzeak.

“Ez da batere kantitate txikia, eta zeharo ezarririk dago horien norakoa, lehenik Euskadiren eraldakuntza eta modernizaziorako, bultzada berri bat izango duten azpiegiturekin, Abiadura Handiko Trenarentzat bideratutako milioi guztiak, esate baterako. Trantsizio ekologikoan ere 54 milioi bideratuko dira Euskadira, gure ustez aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzeko garrantzitsuak izango diren gaietara, Euskadirentzat produkzio-eredu berri batzuk abian jartzeko, iraunkortasunaren ikuspegitik nortasun-ikurra izango dena, eta giza ezkutua indartzeko eta sendotzeko”, adierazi du.

Kontuen norabide sozialagoari ere erreparatu dio. Kapitulu horretan, hauek nabarmendu ditu: pentsioen errebalorizazioa, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreren zuzkidura edo garraioarentzako diru-laguntzak, PSE-EEk euskal erakundeen funtsekin 2023rako ere ezarri nahi dituenak.

“Milioi erdi euskaldunek baino gehiagok ikusiko dute euren pentsioaren balioa igota, eta Euskadiko milaka langilek lan-baldintza askoz hobeagoak izango dituzte, egonkortasunarekin eta aurrekaririk gabeko estaldurekin eskubideen bermean. Hor daude langabeziaren datuak, eta sozialistek babestu zuten eta EH Bildu eta EAJ bezalako alderdi batzuk ezetza eman zioten lan-erreformak oso arrasto positiboa ari da uzten. Baita sozialistak erakunde guztietan defendatzen eta sustatzen ari garen garraio-bonua ere. Milaka euskaldunek jasoko dute gizarte-estaldura, izan Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren bidez, izan gazteei Estatuko Aurrekontu Orokorretan dagoeneko txertatuta dagoen horren onuradun izateko aukera emango dien kultur bonuen bidez”, zehaztu du.