partekatu
Eneko Andueza: “Txiki Benegasek ondo ulertu zuen hitzaren, beti elkar-ulertzea bilatzearen eta aurkakoa konbentzitzen saiatzearen balioa herrialdea eraikitzeko”
PSE-EEko idazkari nagusiak sozialista historikoak negoziatzeko zuen gaitasuna goratu du Luis Castellsen “10. urteurrena. Txiki Benegas. Erdibide politikoa” liburuaren aurkezpenean, eta esan du kultura politiko horrek indarrean jarraitzen duela Alderdi Sozialistan
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Txiki Benegas izan zela hitzaren balioa hobekien ulertu zuen gidari sozialista, hau da, “beti elkar ulertzea bilatzearen, herrialdea eraikitzeko, gobernu-eredu bat martxan jartzeko aurkakoa konbentzitzen saiatzearen balioa, Alderdi Sozialistan indarrean jarraitzen duen kultura politikoa, elkar aditzean oinarritzen dena”.
Anduezak parte hartu du Ramon Jauregui eta Eider Gardiazabalekin batera Luis Castellsek Alderdi Sozialistaren buruzagi historiakori buruz “10. urteurrena, Txiki Benegas. Erdigune politikoa” izenarekin argitaratutako liburuaren aurkezpenean. Sozialista historikoaren seme-alabak ere egon izan diren ekitaldi horretan, Anduezak esan du beharrezkoa zela hori bezalako lan bat Benegasek hartu zituen erabakien garrantzia bere testuinguruan jartzeko, “horren urrats ausart eta nahitaezkoak gure lurraldea, gure politika eta gure gizartean den bezala, hots, plurala, askotarikoa eta aberatsa –bere ñabardura guztiekin– ulertzeko, hitza tresna nagusitzat hartuz ezberdina denari begirunea gordetzen diona”.
Ramon Jauregui lehendakariorde eta sozialisten buruzagi izandakoak azpimarratu duenez, euskal politikak “bere garaian egin genituen itunen inguruan ardazten jarraitzen du”. Eta pena adierazi du Benegas 2015ean, “bere bizitzaren betegintzarrean” zegoenean, hil zelako. Eider Gardiazabal Ramon Rubial Fundazioaren presidenteak, bere aldetik, Gobernuaren erantzukizunetan horren adin goiztiarrean nola murgildu zen eta 30 urte besterik ez zituenean Eusko Kontseilu Nagusiaren Barne sailburu nola izan zen azpimarratu du.
Luis Castellsek, liburuaren egileak, Txiki Benegasek alderdiko gizon gisara bete zuen egitekoa, PSOEko kide zelako zuen urguilua eta euskal eta espainiar gizarteetan zuen eragina azpimarratu ditu, eta baita haren konbikzio demokratiko irmoak eta askatasuna eta tolerantzia bezalako balioen alde erakutsi zuen sendotasuna ere.