partekatu
Euskal Sozialistek errefuxiatuen harrerarekin duen konpromisoa helarazi die Eneko Anduezak arlo horretan lan egiten duten elkarte eta kolektiboei
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskal Sozialistek errefuxiatuen harrerarako duten konpromisoa berretsi du ekintza-alor horretan lan egiten duten elkarte eta kolektiboekin izandako topaketa batean. Anduezak topaketa horretan ondoan izan ditu Azahara Dominguez Gizarte Mugimenduen eta Garapenerako Lankidetzaren idazkaria, Teresa Laespada Enplegu eta Gizarte Politiken idazkaria, Denis Itxaso Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren idazkaria eta Maria Guijarro Bizkaiko diputatu eta Diputatuen Kongresuko Nazioarteko Lankidetzaren Batzordean PSOEko bozeramaile dena.
Bilerara etorri dira errefuxiatuen harreran eta gizarteratzen lan egiten duten erakundeetako ordezkariak, hala nola: ACNUR Euskal Batzordea, UNICEFen Euskal Herriko Batzordea, Txernobil Elkartea, Save The Children, Euskadiko Gurutze Gorria, Ukraina-Euskadi Elkartea, Munduko Medikuak, Zehar Errefuxiatuekin, CEAR Euskadi, Ukraina Gaztea Elkartea, Chernobileko Umeak eta ACCEM.
Giza eskubideak urratzen diren egoera batetik ihesi –hori da Ukrainako errusiar inbasioa hasi zenetik gertatu dena– diren errefuxiatuei lehen hilabeteetan larrialdiko erantzuna eskaintzeak duen garrantzia azpimarratu izan dute elkarteek.
GKEren eta erakundeen arteko lankidetzan sakontzeko beharra ere azpimarratu dute bi aldeek, erakunde horiei baliabide gehiago emateko asmoz fase berri batean, zeinetan errefuxiatuek gure gizartean integratzea eta erabateko autonomia bilatzen baitute. Sektore osoak partekatzen duen helburua da. Alor horretan, bizitoki eskasiari buruzko gogoeta partekatua egin da, eta parte hartzen duen gobernuetan gaitzeko prest dauden neurri eta baliabideei buruzko informazioa ematen jarraitzeko konpromisoa hartu du PSE-EEk.