Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadik dituen arazoak konponduko dituen gidoi aldaketa bat bultzatzen ari gara; EAJ eta EH Bildu ez ditut ikusten horiek konpontzeko gauza”

Sozialisten proiektua euskal gizarteak aurrean dituen erronkei heltzeko prest dagoela adierazi du PSE-EEren idazkari nagusiak Herri Irratian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Popular-Herri Irratia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek Euskadik egun eta datozen urteetan izango dituen benetako arazo eta erronkei erantzuna emateko duten gaitasuna nabarmendu du. Eredu hori beste alderdi politikoek dutenarekin kontrajarri du Anduezak. Haren ustean, horiek ez dute gaitasunik gai horiei heltzeko, konformismoan eta obsesio independentistan ainguraturik daudelako. “Euskadik dituen arazoak konponduko dituen gidoi aldaketa bat bultzatzen ari gara; EAJ eta EH Bildu ez ditut ikusten horiek konpontzeko gauza”, adierazi du.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, PSE-EEk beste alderdi batzuen aldean gobernatzeko duen modua azpimarratu du Anduezak. “Ikusten dudanez, Lan eta Enpleguaren, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioaren eta Merkataritza eta Turismoaren sailek ereduzko kudeaketa egin dute. Horren ondoan, ordea, mahai gainean dauden arazoak konpontzeko ezgauza diren beste batzuk daude”, azaldu du.

Buruzagi sozialistak gogoratu du Euskadin egiten diren politiketan aldaketa baten beharra dagoela herrialdeak bizi dituen arazoak konpondu ahal izateko. “Gidoia aldatu behar dela diogunean, gure osasungintza publikoak bere garaian izan zuen lidergoa berreskuratzeaz ari gara”, esan du. Eta osasun-sistemaren egiturazko erreforma baten beharrean dela esan du, ikerketan aurrera jarraitzeko, lehen mailako arreta indartzeko edo plantillari egonkortasuna emateko.

Euskadik dituen arazoak konponduko dituen gidoi aldaketa bat bultzatzen ari gara; EAJ eta EH Bildu ez ditut hori egiteko gauza ikusten.

@RadioPopular #CambiaElGuion pic.twitter.com/uacPa5Ao0J

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 7, 2024

Eneko Anduezak bat egite handiagoa eskatu du osasun-sistemaren eta zainketen ereduaren artean, eta Gizakidetzan jarri du fokua, gizarte gero eta zaharkitu baten beharrei erantzungo dien zainketa-sistema bat garatzeko euskal sozialistek egin duten apustuan, alegia. Buruzagi sozialistak “gidoi aldaketa” baten beharra aldarrikatu du, halaber, hezkuntza, segurtasuna edo etxebizitza bezalako alorretan.

“Gure hezkuntza publikoa tresnekin hornitu behar dugu, ikasleen errendimendua hobetzera zuzendurik egon dadin, ez identitate auzietara. Ertzaintza bitarteko materialez eta giza baliabideez hornitu behar dugu gure kaleetan segurtasuna bermatuta egon dadin. Eta gazteen emantzipazioa erraztuko duten etxebizitza-politikak garatu behar ditugu. Erakutsi dugu ez dakigula gobernatzen bakarrik, ondo gobernatzen dakigula ere erakutsi dugu, eta prest gaude erronka horiei heldu eta arazoak konpontzeko”, adierazi du.

EAJren eta EH Bilduren arteko itun baten ondorio negatiboez ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak. Eta esan du aukera hori ezin dela baztertu. “Ikusiak gara horien asmoak Lizarrako Itunarekin eta Ibarretxe Planarekin”, erantsi du.

Lehendakaritzarako hautagai sozialistak, halaber, “deitoragarritzat” jo ditu Pello Otxandianok ETAri buruz esandako hitzak, erakunde horrek terrorismoarengatik bere erantzukizun politiko guztia onartua zuela esan baitzuen. “Euskadi talde terroristaren beso politikoa izatearen errorea eta izandako parte-hartzea aitortzeko eske ari zaio ezker abertzaleari. Hori egiten ez duten bitartean, zorretan jarraituko dute herri honekin”, adierazi du.