Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ardogintza sektorea errentagarria izatea bermatu behar dugu, belaunaldi berriak hortik bizitzen jarrai dezaten”

PSE-EEko idazkari nagusia eskualdearen dibertsifikazio ekonomikoaren alde azaldu da Moredan, Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaian, eta esan du eskualdeak gure ahalegin osoa merezi duela “aurrera egiten jarrai dezan”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a dirigentes y cargos socialistas en la Fiesta de la Vendimia celebrada en Moreda de Álava | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek Arabako Errioxaren hazkunde eta garapen ekonomikoarekin duten konpromisoa azpimarratu du. Eremua horretan herritarren ongizatea bermatze aldera sektore ekonomikoak elkar osatzeak duen garrantzia nabarmendu du Anduezak. “Ardogintza sektorea aberastasuna ekartzen duten beste sektore batzuekin, esaterako turismoarekin, osatzea lortu behar dugu politika berritzaileen bitartez”, adierazi du. 

Beste kargu eta ordezkari sozialista batzuen artean Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, Daniel Senderos arabar lurraldeko diputatuak eta Paula Somalo senatariak lagundurik zela, Arabako Errioxarentzat funtsezkoa den jarduera ekonomiko horrek errentagarria izaten jarraitu behar duela esan du Anduezak, “belaunaldi berriak horretatik bizitzen jarrai dezaten”. 

?? #ArabakoErrioxa-ren garapenerako, modernizaziorako eta iraunkortasunerako, ardoarena bezalako sektoreak errentagarriak izan behar dira.
Sozialistek eskualde horren aldeko neurriak hartzen jarraituko dugu gobernatzen ditugun erakundeetatik, gazteek aukera izan dezaten… pic.twitter.com/jbQ8SGPvRF

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 15, 2024

 “Horixe baietz, sozialistek hori egiten jarraituko dugu Gobernutik, datozen belaunaldiek ardogintza eta turismo sektorea garatzen jarrai dezaten eta Euskadi askoz lurralde hobeagoa izan dadin Arabako Errioxaren bidez”, adierazi du.