Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi transbertsala gara, euskal politikaren ardatzean gaude eta erakunde guztietan politika aurrerakoiak bermatu ditzakeen bakarra gara”

“Espero dut ez dela egongo gezurrean oinarrituz errefuxiatuentzako Gasteizko harrera-zentroa kritikatzen duen alderdirik”, adierazi du Euskadi Irratian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en "Ganbara" de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azaldu du Alderdi Sozialista dela erakunde guztietan politika aurrerakoiak bermatu ditzakeen alderdi bakarra, “Espainiako Gobernuan, Eusko Jaurlaritzan, aldundietan eta udaletan”. “Alderdi transbertsal bat gara, euskal politikaren ardatzean gaude”, esan du errefuxiatuentzako Gasteizko harrera-zentroaren proiektuaren garapenerako iragan astean EH Bildu eta Sumar alderdiekin egindako akordioari buruz, PPrekin Arartekoa izendatzeko itunari edo Elkarrekin Podemosekin zerga-erreformari buruz lortutakoagatik galdetu zaionean. 

“Non daude besteak?” galdetu du Anduezak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, zentroari ezetzean EAJ, PP eta Vox bat etorri direla aipatuz. “Espero dut ez dela egongo gezurrean oinarrituz jarraituko duen alderdirik, gerrako errefuxiatuak hartzeko eta horiei harrera integrala emateko pentsatutako zentro bat delako. Euskadi harrera-lurra izan da, gerra garaian hemen gertatu zen moduan. Jende horri ez diogu bizkarra emango”, esan du. 

Estatutuaren etorkizunari dagokionez, Anduezak berretsi du “lortu izan ditugun eskubide guztiak eta bizikidetza-esparru bat blindatuko” dituen testu bat izan beharko duela, eta alderdiek analisi hori partekatzen badute “akordio batera iristeko aukerak” egongo direla. Eta uko egin dio PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren artean edozer adostasun lortzeko epeak finkatzeari, Aitor Estebanek eskatu duen moduan.

Carlos Mazonek Valentziako Generalitateko buru gisara emandako dimisioak markatu duen jardunaldi politikoan, lider sozialistak deitoratu egin du PP “Voxen preso” izatea, eta Feijoori leporatu dio eskuin muturrak haren ordezkoa hautatzeko giltza izatearen ardura.